Añorgako Cementos Rezola

EREaren aurkako salaketarekin aurrera jarraituko du ELAk kaleratze traumatikoak daudelako

2024/09/03
Enpresako zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean izandako bileraren ostean, ELAk lan suntsiketa dagoela eta Añorgako lan zentruaren etorkizuna ez dela bermatzen salatu du.

Atzo, iraila 2, Enpresako zuzendaritzak eta Enpresa batzordeak bilera izan zuten.

Bilera horretan, LABek eta Enpresako zuzendaritzak akordio bat sinatu zuten. Bertan, LABek greba mugagabea bertan behera uzteko eta ERE prozesua ez judizializatzeko konpromisoa hartu zuen.

ELAk, LABen jarrera salatu du, interes kolektiboa alde batera utzi eta pertsona bakar batzuentzat baldintzak negoziatu izana leporatuz.

Horrez gain, kaleratze traumatikoak egoten jarraitzen dutela salatu du eta bere eskaera defendatzen jarraitzen du. Hasteko eta behin, enplegu suntsiketa sahiestea, honela Añorgako lan zentruaren alde apustu eginez. Honez gain, bolondres bidezko irteera sistema bat bermatzea, hauei bizitza duina aurrera eramateko baldintzak bermatuz.

Edukiak gutxitzat jotzen ditu eta beraz, ERE prozesuaren judizializazioarekin jarraituko du.