Euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak, hileko azken ostirala da eta

2007/11/29
Azaroaren 30a hileko azken ostirala da. Hori dela eta, Etxerat-ek antolatuta, euskal presoen euskal herritaratzea eskatzeko kontzentrazioak egingo dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. ELAk bat egiten du deialdiekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen die ELAko militante eta gizarte osoari.

ELAk kontzentrazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi du, eta, beste behin, presoen eskubideen defentsan duen konpromisoa azpimarratu.