Grebako lehen egunak jarraipen zabala izan du eskola garraioko begiraleen artean

2014/01/27
Grebako lehen egunak jarraipen zabala izan du eskola garraioko begiraleen artean
Eskola umeak autobusean eta jolastokian zaintzen aritzen diren begiraleek mugarik grebara jo dute gaur lan hitzarmenaren alde. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako grebak %95ko jarraipena izan du Bizkaian, %65koa Gipuzkoan eta %55koa Araban. Aurreko asteotako greba partzialen erantzun parekoa izan du gaurkoak.

Grebalari talde bat Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean elkarretaratu da gobernuaren esku hartze zuzenago aldarrikatzeko.