Herriko Tabernak” auziko 20 herritarrak kondenatzen dituen Entzutegi Nazionalaren epaia bidegabea eta lotasagarria da, ELAren aburuz

2014/07/30
Publiko egindako ohar batetan, ELAk gogor salatu du Entzutegi Nazionalaren epaia, non “herriko tabernak” auziko 20 herritarrak kondenatuak izan diren zigor ezberdinekin.

Duela gutxi izandako Bateragune auziko epaian bezalaxe, agerian geratzen dira estatu baten – Espainiar estatua- gabezia demokratikoak, non ez dago botere judizial independienterik. Sententzia, era berean, boteren banaketaren kontrako kolpe larria da.

Sententzia, izaera politiko nabarmenekoa, gure herriaren normalizazio politikoaren prozesuari oztopoak jartzeko burutua dago eta, zentzu horretan, bideagabea da eta gure errealitatetik kanpo dago.

 

Azkenik ELAk, kondenaturiko pertsonei,  senideei, lagun eta kide diren erakunde politikoei bere elkartasuna adierazi nahi die.