Lanbideko langileen gehiengoak bat egin du gaurko lanuztearekin
Deitzaileen esanetan Eusko Jaurlaritzaren proposamena dagoen bezala onartuz gero oraingo plantillako 200 bat langilek galduko dute euren lanpostua, beste asko leku-aldatu beharko dira derrigorrez eta langile gehienentzat lan-baldintzak okertuko dira.
Deitzaileen esanetan gatazkak sekulan baino zentzu handiagoa du une honetan. Administrazioan sekula ez da halako aitzakia merkerik erabili lanpostuen atxikipena egiteko. "Salatu nahi dugu dokumentu horrekin Administrazioak lanpostuak izen-abizenekin atxiki nahi dituela, eta saihestu nahi duela administrazio publikoetan eman behar diren konkurrentzia eta aukera berdintasuna, publizitatea, merituak eta gaitasuna".
Era honetan, proposatu dute Lanpostuen zerrenda hori bertan behera uztea, eta Administrazioari eskatzen diete benetako negoziazioari heltzeko, behingoz. "Negoziatu nahi ditugu lanpostuen kopuru erreala eta lanpostu horien atxikipena egiteko irizpideak, kontuan izanda lehenago aipatu ditugun irizpide publiko eta gardenak".