Lanbideko lanuzteak jarraipen zabala izan du
2015/03/02
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Lanbiden deitutako lanuzteak %70ko jaraipena izan du bulegoetako langileen artean. ELAk ondoz ondoko zuzendaritza-taldeek Lanbide antolatzeko eta kudeatzeko izan duten gaitasun eza salatu du. Bestalde, grebalariek manifestazioa egin dute gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.
Sindikatuekin negoziatu gabeko Lanpostu Zerrenda onartu nahian tematuta dagoela Eusko Jaurlaritza salatu du ELAk. Sindikatuaren aburuz zerrenda eta plazak esleitzeko prozesua berehala erretiratzen ez bada, "egoerak okerrera egin dezake izugarri".