Maiatzaren 30eko greba orokorraren erregistroa egin da Iruñean

2013/05/07
Maiatzaren 30eko greba orokorraren erregistroa egin da Iruñean
Maiatzaren 30eko greba orokorra babesten duten sindikatuetako ordezkariek greba deialdia erregistratu dute Iruñean. ELAk Nafarroan duen arduradun Mitxel Lakuntzak herrialdeak bizi duen egoera larria salatu eta egoera iraultzeko mobilizazioaren garrantzia azpimarratu du.

Bihar grebaren deialdia Donostian izango da.