Maiatzak 30, greba orokorra Hego Euskal Herrian
2013/04/19
Hainbat sindikatuk, ELA eta LAB barne, eta 60 eragile sozialek greba orokorrerako deia egin dute. Gainera, Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutunaren aldeko prozesua abian jartzeko erabakia hartu dute Bilbon gaur izandako bileran. Greba orokorra maiatzaren 30 izango da. Gaur arratsaldean, prentsaurrekoa izango da deialdia aurkezteko.