Muñoz: Zerk iraungo du erakundeek kapitalari men egiten jarraitzen baldin badiote?

2013/04/24
Muñoz: Zerk iraungo du erakundeek kapitalari men egiten jarraitzen baldin badiote?
Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusia, Euskadi Irratian izan da gaur goizean. Muñozek azpimarratu duenez maiatzaren 30eko greba orokorra enpleguaren galeraren eta soldaten beherakaden aurka eta fiskaltasun justuago eta prestazio sozialen alde deitu da. Era berean, Eusko Jaurlaritzak inoiz egin diren aurrekonturik atzerakoienak aurkeztu dituela salatu du.