2002/03/20
Udal eta Aldundietako langileen mobilizazioak. Greba eta mobilizazioak Petronorreko azpikontratetan. Irakaskuntza pribatua
ARCEPAFE EAEko udal eta foru﷓aldundietako 22.000 langileren lan baldintzak arautzen ditu Arcepafe akordioak, eta 2002ko negoziazioa blokeatuta geratu denez, ELA, LAB eta UGTk mobilizazioei ekitea erabaki dute. Gaur, hilak 21, hiru sindikatuek sektorean dituzten ordezkariek eguerdian Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletxeen aurrean bilkurak egingo dituzte, administrazioko arduradunei negoziatzen jarrai dezaten eskatzeko. Negoziazioa bertan behera geratu da martxoaren 13ko bileraz gero. Erakundeek proposaturiko alokairuen gehikuntza erabat onartezina deritzogu zeren Estatuko Aurrekontuek ezartzen duten % 2-ko igoera bera da, eta horrez gain diru-poltsa bat sortzen da erakunde bakoitzean negoziatzeko eta berau % 0,9 –ra iritsi daitekeelarik. Diru-poltsa hau nola eta nori egokitzen zaion gaiaz ez da ezer azaltzen. Soldataz gain, alde sindikalak beste hainbat gai plazaratu dugu mahainean negoziaketa berri honetan. Baina erakundeen aldeko erantzuna ezezkorra izan da. Txandaka diharduten taldeen lan-egunaren murrizketa enplegua sortuz; hainbat zerbitzuren azpikontratazio edo pribatizazioa dela eta administrazioek gehiegikeriak bultzatzen dituzte entepresa horietako langileon prekarietateari buruz; sindikal eskubideen egokitzapena, eta abarrek ez dute behar bezalako erantzun baikorrik jaso. PETRONOR Petronorrentzat lan egiten duten azpikontratetako ehundaka langile greban daude joan den otsailaren 25az gero. Gaur goizean manifestazioa egin dute, Guggenheim museotik abiatu eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino. Muskizen dagoen lantegi petrokimikoak azpikontratatu ohi dituen hogeita hamar enpresetako ia 500 langileek subrogazioa lortzea dute helburu, Petronorrek deitzen duen enpresa aldatuz gero lanpostuen eta lan-baldintzen jarraipena ziurta dadin. Amai jakinik gabeko greba otsailean izan ziren tartekako lanuzteen ostean dator; deialdiotan arazoak eragindako behargin guztiek hartu zuten parte. Asteon egingo dituzten mobilizazioen artean bat azpimarra daiteke, Ezkerraldeko herrietan zehar ostiralean izango den ibilaldia. Honen bidez egoera salatu eta ugazabekin negoziaziotan hasteko eskaria adieraziko dute. Ibilaldia Petronorretik abiatuko da ostiral goizeko zortzi t’erdietan, eta Santurtzi eta Portugalete igarota Sestaoko Kasko plazan amaituko da. IRAKASKUNTZA PRIBATUA Gaur, martxoaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 16:30etan Guggenheim museoko aparkalekutik ELA sindikatuak antolatutako kotxe-karabana izango da. Irakaskuntza publikoarekin irakaskuntza pribatuko langileen homologazioa eskatzeko, baita 2002ko Lan Hitzarmena dagoen egoera salatzeko ere dagozkion negoziaketa blokeatuta aurkezten dira eta. Ibilbidea zera izango da: - Guggenheim museo aparkalekua. - Deustuko zubia. - Juan Ajuriagerra. - Alameda Recalde. - Gran Vía. - Gregorio de la Revilla. - Alameda Urkijo. - Sabino Arana. - Euskalduna zubia. - Morgan. - Julio Urkijo. - Sagrada Familia. - Lehendakari Agirre. - Deustuko zubia. - Guggenheim museo aparkalekua.