Soldaten galerak Virgen Blanca eta Zorrotzaurreko hospitaletan
Otsail amaiera eta martxo hasiera aldera, IMQko zuzendaritzak aipatutako SATSE, CCOO eta SAErekin sinatu ditu Virgen Blanca eta Zorrotzaurreko langileentzako hitzarmenak.
Akordio horiek medio lanaldia luzatu egingo da, soldatak izoztu edota erosteko ahalmena galtzea dakarten igoera eskasak izango dira, eta lan-baldintzak okertuko dituzte (baimen eta ordu sindikal gutxiago, hitzarmena ez aplikatzea), eta zuzendaritzak erreforma laborala aplikatzeko aukera izango du.
ELAko atal sindikalek ez dute bi hitzarmenetako bat ere sinatuko, horiekin babesa ematen baitzaio IMQko zuzendaritzak erabakitako soldata jaitsiera eta baldintza sozialen murrizketari; hauen aurka egin ditu, hain zuzen, ELAk azken hiletako mobilizazioak.
Azkenik, ELAko atal sindikalok gure harridura adierazi nahi dugu, negoziazio-mahaian zuzendaritzak murrizteko aitzakiatzat krisia eta diru gabezia hartu baitu; haatik, hitzarmena sinatu eta astebetera Bilbao Basket babesteko dirua topatu dute.