Tratamientos Termicos Iurreta enpresak bere langileen oinarrizko eskubideak urratzen ditu
Zigorra bi arrazoirengatik erabaki du Ikuskaritzak:
-
Batetik, enpresa legez kanpo ordezkatzen ari da, egunez egun, greban dauden langileak, lantegian egiten diren hainbat lanetan. Hau Bizkaiko Lan Ikuskaritzak egiaztatu du; beronen arabera, “grebaren eragina leundu egin da egiten ziren lan batzutan” grebalariak ordezkatu zituztelako.
-
Greba-batzordeari lantegian sartzeko aukera galarazteagatik. Batzorde honek legea betetzen dela zaindu behar du, grebak irauten duen artean.
Aipatutako gertakari larriak ikusirik, ELAk eta langileek Oinarrizko Eskubideak urratzeagatik demanda jartzea erabaki zuen, Lan-Arloko epaitegian; auzia datorren azaroaren 20an izango da.
Negoziazio hasieratik enpresaren jarrera erabat itxia izan da, ez du inongo borondaterik erakutsi zinez negoziatzen hasteko, eta jokabide autoritario eta neoliberal gordina besterik ez du izan.
Haatik, horrek ez ditu beharginak beldurtu; aitzitik, lan-baldintza duinen aldeko borrokari eusteko borondatea gero eta irmoagoa da. Zuzendaritzaren jokabidea ezin da ulertu: badirudi nahiago duela enpresa itxi, legez kanpoko erabakiak hartuz, honez gero 150 egunez greban dauden langileekin akordioa iritsi baino.