EPE Epe TCAE Nafar Gobernua 2019 / Tutera

Nafar Gobernuko TCAE EPEa prestatzeko kurtsoa:

Hainbat afiliatuk horrela eskatuta, aurrekoetan egin dugun moduan ikastaro bat antolatuko du ELAk EPEa prestatzeko. Ildo beretik, jada hainbat editorialekin harremanetan gaude gai-zerrenda eskuratzeko orduan afiliatuek erraztasunak izan ditzaten eta %30eko beherapena izan dezaten.

Jarraian aukera duzu honakoak egiteko: ikastaroetan izena eman.

 

1. Gai-zerrenda


2. Ikastaroak

Lekua: Tuteran, Sala Fernando Escolar (Hospital Reina Sofia-ko 5. solairua).

Datak eta ordutegia:

  • Azaroa: 6, 11, 13, 18, 20, 25, 27.

    Abendua: 9, 11, 16, 18, 23, 30.

    Urtarrila: 8, 13, 15, 20, 22, 27, 29.

    Ordutegia: 18:00 / 20:30

Ikastaro bakoitzak 50 ordu presentzial izango ditu eta norberaren lanerako.

  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
  • Ikastaroaren prezioa 110€ izango da pertsonako.
  • Izen-emate epea: 24-10-2019/1-11-2019

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Fernando Remacha 4-1º 948026202/644735098