EPE Correos 2019

2019an CORREOSen EPE deialdia izango da. Jarraian aurkituko duzu informazio guztia: EPEan izena-emateko informazioa, argitaletxeen gaitegi eta prezioak eta azken hauek eskuratzeko ELAko afiliatuek izango dituzten deskontuak.

EPEari buruzko hausnarketa eta argibide guztiak:

Aurten, 2019an, argitaratu da pertsonal laboral finkoaren sarbidea Sociedad Anónima Estatal de Correos y Telégrafos, S.A.n (Correos).

Eskaintzaren plaza gehienak 2017ko EPEaren plazak (1869) eta 2018ko EPEaren plazak (1618) batera biltzetik datoz. Baina irizpide murriztaileak aplikatu dira, birjarpen-tasen menpean, eta ondorioz 4055 lanpostu atera dira.

ELAn uste dugu eskaintza hori guztiz urria dela. Bulegoetako plantillak gutxituz doaz etengabe, eta sektore horretako behin-behinekotasuna oso zabalduta dago.

Premiazkoa da, beraz, Correosko enpleguaren prekaritatea ezabatzea; eta horretarako, beharrezkoa da lanpostu guztiak egonkortzea, oraingo langile guztien enplegua bermatzeko prozesu egokiak erabiliz.

4055 lanpostuko eskaintza horren barruan estatu osoko postuak daude. Correosen oposizioak estatu-esparrukoak dira, eta orokorrak; baina plazak probintziaka banatzen dira, lanaldi osoko eta partzialeko postuak barne. Hortaz, deialdiaren hautaketa-prozesuak probintzia bakoitzari egokituko zaizkio, esleituriko plazen arabera.

Euskal Herriko probintzietan honela banatuko dira plazak:

- Araba: 77

  • 1 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 10.
  • 2 banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna) 3.
  • Sailkapen-agentea (CTA Jundiz). Lanaldi osoan: 49. Lanaldi partzialean: 6.
  • Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan: 2. Lanaldi partzialean: 7.

- Gipuzkoa: 38

  • 1 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 20.
  • 2 banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna) 8.
  • Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan: 2. Lanaldi partzialean: 8.

- Bizkaia: 43

  • 1 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 22
  • 2 banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna) 10
  • Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan: 3. Lanaldi partzialean: 8.

- Nafarroa: 40

  • 1 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna) 28.
  • 2 banaketa-atala, oinez (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna) 7.
  • Bezeroentzako arreta (bulegoak). Lanaldi osoan 1. Lanaldi partzialean 4.

EPEan izena emateko, interesdunek on-line bete behar dute inprimakia. Correosen web-orrian dago, eta izena emateko epea 2019ko irailaren 30etik urriaren 10era doa, biak barne.

Hona hemen web-orriaren helbidea:

https://ingresopersonallaboralfijo.correos.es/User/Login?ReturnUrl=%2f

Inprimakia betetzerakoan interesdunek lau lanpostu hautatu ahal izango dituzte gehienez, probintzia bakar batekoak, eta hurrengo atal hauetakoak:

  • 1 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, motorduna).
  • 2 banaketa-atala (hiri-eremua eta landa-eremua, ez-motorduna).
  • Sailkapen-agentea.
  • Bezeroentzako arreta.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko ordaindu beharreko tasa, partaideek hautatu dituzten lanpostuen araberakoa izango da. On-line eskariak aurkezteko epe beraren barruan egin beharko da ordainketa. Hona hemen tasen zenbatekoak:

  • Banaketa eta Sailkapen/agentea probetarako: 10,15 €.
  • Bezeroentzako Arreta probarako: 10,15 €.

Gure afiliatuen prestakuntza erraztearren, ELAk deskontu bat adostu du bi argitaletxerekin oposizioetarako gaitegietan. Beraz, ELAko afiliatuek %30eko deskontua izango dute CEPen kasuan, eta %25eko deskontua MADen. Bi argitaletxe horiek CORREOSen EPErako argitaratuko dituzten gaitegi guztietan aplikatuko dira esandako deskontuak.

 Gai zerrendak ELAren bidez eskatzeko baldintzak:

  1. Afiliatua izatea.

  2. Izen-ematea eta eskaera ELAren web-orrialdearen bidez egitea.

  3. Gai-zerrendak etxera bidaliko dira jasotzean ordainduz

 

Gai-zerrenda eskatu

 Eskatu hemen gai-zerrendak

 

Gai-zerrenden prezioak

Jarraian dituzu CEP eta MAD argitaletxeek momentuz argitaratu dituzten gai-zerrendak eta dagozkien prezioak.

Oharra: Saiatu gara argitaletxeak gaitegi ezberdinak euskaraz ere argitara zitzan, baina ezinezkoa izan da denbora arazo eta arrazoi ekonomikoak medio.

Argitaletxe desberdinen bidalketa-gastuak ondorengoak dira:

- MAD: 90€tik beherako eskarientzat 5 €-ko kostua.

- CEP: 50€tik beherako eskarientzat 4,75€-ko kostua.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko

  • Iruñea: Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean); Telf.: 948 00 79 30.

  • Bilbo: Alameda urkijo Kalea 19,Telf.: 944 10 25 93.

  • Donostia: Udaneta kalea z/g, Telf.: 943 46 34 84.

  • Gasteiz: Jundizeko industria poligonoa, Telf.: 945 14 62 45.