EPE Gipuzkoako Foru Aldundia 2023

Izena emateko epea zabalik dago (plaza guztiak bete arte).

EHUko Elena Zipitria eraikinean bi ikastaro antolatuko ditugu gure afiliatuentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako administrarien EPEko gaitegiak prestatzeko, eta jada editorial batekin harremanetan gaude gai-zerrenda edo temarioak eskuratzeko afiliatuek erraztasunak eta % 30eko beherapena izan dezaten.


Ikastaroak

Lekua: Donostia (EHUko Elena Zipitria eraikina)

Datak eta ordutegia:

  • 1. txanda: Donostian

    • Ostiral arratsaldetan, apirilaren 21 eta 28, maiatzaren 5 eta 12.

    • Ordutegia: 15:15etatik 20:15etara.

    • Pertsona kopurua: 96.

  • 2. txanda: Donostian

    • Larunbat goizetan: apirilaren 22 eta 29, maiatzaren 6 eta 13.

    • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

    • Pertsona kopurua: 96

Ikastaro bakoitzak 20 ordu presentzial izango ditu.

  • Ikastaroaren prezioa 55€ izango da pertsonako.

  • Izen-emate epea:

    • Ostiralerako txandarako: martxoaren 31, eguerdiko 12:00etatik plazak agortu arte.

    • Larunbateko txandarako: apirilaren 4, goizeko 9:00etatik plazak agortu arte.

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.

  • ELAren web orrian izena ematea.

  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Kontaktuko pertsonak: Seni Sosa eta Esti Iñurrategi

  • Telefonoa: 943.11.37.14

  • e-posta: elasindikatua.gfa@gmail.com


APUNTAZEKO EGUNA

2023-04-05

14:00-17:00 (PLAZAK AGORTU ARTE)

Izen ematea hemen