EPE GOFE Erizain Laguntzaileak 2018

 

ELAko atal sindikaletik sartzen dugu EPE hau plazen kopuruari dagokionez (hutsik dauden lanpostuak baino askoz gutxiago) eta deitutako postuei dagokienez, guztiz eskasa dela. Dena den, afiliazioak horrela eskatuta, ELAko egoitzan formazio kurtso bat antolatu dugu Erizain Laguntzaileen EPEaren prestakuntzan laguntzeko.

Honez gain, eta kudeaketa luze baten ostean, MAP eta CEP argitaletxeek gure afiliatuentzako Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko gaitegiak argitaratzea lortu dugu, hurrenez hurren % 25 eta % 30eko deskontua izango dutenak.

Jarraian aukera duzu honakoak egiteko: gai-zerrenden prezioak kontsultatu, eskaera egin eta ikastaroan izena eman.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Gasteiz: Manuel Iradier, 25-behea. Telf.: 945 15 43 67 (Begoña Vazquez edo Arkaitz Valentino)

 


1. Gai-zerrenda


2. Ikastaroak

Programazio didaktikoaren prestakuntzan laguntzeko ikastaroak antolatu ditugu Manu-Robles Arangiz Institutua Fundazioa eta UNEDekin batera Gasteizen. Izena emateko hemen.

  • Ordu kopurua guztira: 45 ordu
  • Prezioa: 78 euro pertsonako
  • Plaza kopurua: 80
  • Izena emateko epea:
    • Hasiera: 2018 abuztuak 1
    • Azken eguna: 2018 abuztuak 31
  • Lekua: Gasteiz (Farmazia Fakultatean)

2 txanda izango dira:

  • 1. txanda
    • Iraupena: irailaren 3tik urriaren 4ra
    • Egunak:
      • Astelehen, asteazken eta ostegunetan
      • Irailean: 3, 5, 6, 10, 12, 13, 17, 19, 20, 24, 26 eta 27an
      • Urrian: 1, 3 eta 4an
    • Ordutegia: 17:30 - 20:30
  • 2. txanda
    • Iraupena: urriaren 8tik azaroaren 12ra arte
    • Egunak:
      • Astelehen, asteazken eta ostegunetan
      • Urrian: 8, 10, 11, 15, 17, 18, 22, 24, 25, 29 eta 31
      • Azaroan: 5, 7, 8 eta 12
    • Ordutegia: 17:30 - 20:30

Izena emateko honako baldintzak bete beharko dira:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.