EPE Irakaskuntza EAE 2019

2019an Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako EPEa deituko du Eusko Jaurlaritzak. Nahiz eta oraindik ez dakigun zenbat lanpostu irtengo diren EPE horretara, badirudi 1800 bat lanpostu izango direla Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu maistren kidegorako eta beste 95 bat Hizkuntza Eskola Ofizial eta Heziketa Artistikoan.

Jaurlaritzak 2017-2020 legealdirako hezkuntza publikoko irakasleen artean 5.000 plazatako EPE deialdia egiteko asmoa agertu du. Plaza horietatik guztietatik 3.100 erretiroengatik sortuko diren lanpostuak betetzeko lirateke. 1.900 soilik izango lirateke behin-behinekotasuna jaisteko aukera emango luketen plaza kopurua. Gogoan izan behar dugu, gainera, 5.000ko kopuru horretatik, jada 740 deituan eta beteak daudela 2017an. Eta 2018an EPEra Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako 1511 lanpostu atera zirela, nahiz eta eskaini ziren plazen %25 bete gabe geratu ziren. Beraz 2018tik (Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzarekin akordia sinatu zutenetik) 2020ra 4.260 plaza proposatzen ditu.

Kontuan izanik behin-behineko 9.800 lanpostu daudela (%38ko behin-behinekotasuna), Jaurlaritzaren proposamenak behin-behinekotasun tasa %30,5ean utziko luke legealdiaren amaieran. Hau da, ELAk proposatu moduan, behin-behinekotasuna %6an uzteko beharko liratekeen lanpostuak baino 7.900 lanpostu gutxiago egonkortuko lirateke. Gogoratu beharrean gaude, lanpostuak egonkortzeko EPE deialdi berezi honek, ELArentzat ezinbestean, sindikatuokin adostua izan beharko lukeela, urteetan behin-behineko egoeran aritu diren langileek lanpostu bat mantentzeko ahalik eta aukera gehien izan ditzaten.

Honi gehitzen zaio, prentsaurreko bidez aurkeztu genuen txostenean salatzen genuen moduan, Eusko Jaurlaritzaren muturreko ratioen politika. Hezkuntza publikoan, matrikulazioaren ondorioz sortu ez diren gela kopuruengatik behar baino 2.388 lanpostu gutxiago ditugu eta gelako ikasle kopurua %9,1ean hazi da. Egoera honi aurre egiteko beharko liratekeen 2.388 irakasle gehiagotatik jaurlaritzak 60 lanpostu gehiago besterik ez ditu proposatzen. Hau da, behar baino 2.328 lanpostu gutxiago. 2009 urtetik eman den gelako ikasle ratio igoera bere horretan mantenduko litzateke, honek hezkuntza prozesuaren garapenean sortzen dituen arazoekin.

ELArentzat inola ere ez da nahikoa Hezkuntza Sailak mahai gainean jarri duen proposamena. Beraz, azken urteetan gobernuak geletako ikasle gehiago sartuz murriztu dituen lanpostuak berreskuratzeko, gure hezkuntza sistemak egungo erronkei aurre egiteko ezinbesteko dituen baliabide gehiago lortzeko eta lanpostuak egonkortzeko borrokan jarraituko du.

Hala ere, hainbat afiliatuk horrela eskatuta, aurrekoetan egin dugun moduan, ELAren lokaletan ikastaroak antolatuko ditugu gure afiliatuentzat Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko, eta jada hainbat editorialekin harremanetan gaude gai-zerrenda edo gaitegiak eskuratzeko afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezaten.

Jarraian aukera duzu honakoak egiteko: gai-zerrenda eskuratzeko eskaera egin; CEP editorialeko prezioak kontsultatu; MAD editorialeko prezioak kontsultatu; eta ikastaroetan izena eman. 

Datak:

  • Oraindik Eusko Jaurlaritzak ez du deialdia onartu ezta argitaratu ere.
  • Hautagai moduan izena eman eta merezimenduak aurkezteko epea: deialdia argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean.
  • Programazio Didaktikoa aurkezteko epea: ziurrenik maiatzean (zehazteke).
  • Oposizio aldiko frogak: ekainetik aurrera (ebazpen berezia argitaratuko da frogen lekua eta datak zehaztuz).

1. Gai-zerrenda

Gai-zerrenda eskuratzeko eskaera egin

CEP editorialeko gai-zerrendetako prezioak ikusi

MAD editorialeko gai-zerrendetako prezioak ikusi


2. Ikastaroak

Ikastaroetan izena eman

Programazio didaktikoaren prestakuntzan laguntzeko ikastaroak antolatu ditugu Manu-Robles Arangiz Institutua Fundazioa eta UNEDekin batera Iruñean, Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

Lekua: Bilbo (ELAren egoitzan); Donostia (Easo Politeknikoan eta EHUn); Gasteiz (EHUn).

Datak eta ordutegia:

Ikastaro eta txanda ezberdinak izango dira:

1. txanda Bilbo, Donostia eta Gasteizen: Larunbat goizetan (Bilbo eta Donostian 09:30-14:30; Gasteizen 09:00-14:00)

  • Abenduak 1 (Donostia, Bilbo eta Gasteiz).
  • Abenduak 15 (Gasteiz).
  • Urtarrilak 12 (Donostia, Gasteiz).
  • Urtarrilak 19 (Gasteiz).
  • Urtarrilak 26 (Donostia eta Bilbo).
  • Otsailak 9 (Donostia eta Bilbo).
  • Otsailak 23 (Bilbo).
  • * Maiatza/Ekainean (zehazteke) (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa/Kasu praktikoaren lanketa).

2. txanda Bilbo, Donostia eta Gasteizen: Larunbat goizetan (Bilbo eta Donostian 09:30-14:30; Gasteizen 09:00-14:00).

  • Abenduak 2 (Bilbo).
  • Abenduak 15 (Donostia).
  • Urtarrilak 19 (Donostia eta Bilbo).
  • Urtarrilak 26 (Gasteiz).
  • Otsailak 2 (Bilbo eta Donostia).
  • Otsailak 9 (Gasteiz).
  • Otsailak 16 (Donostia, Bilbo eta Gasteiz).
  • Otsailak 23 (Gasteiz).
  • * Maiatza/Ekainean (zehazteke) (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa/Kasu praktikoaren lanketa).

3. txanda Donostian eta Bilbon: Asteazken arratsaldetan Donostian (15:30-20:30); Astelehen arratsaldetan Bilbon (15:00-20:00). Taldeak osatzeko gutxieneko kopurua: Donostian 50 eta Bilbon 60.

  • Urtarrilaren 9 (Donostia)
  • Urtarrilaren 16 (Donostia)
  • Urtarrilaren 23 (Donostia)
  • Urtarrilaren 30 (Bilbo eta Donostia)
  • Otsailaren 4 (Bilbo)
  • Otsailaren 11 (Bilbo)
  • Otsailaren 18 (Bilbo)
  • * Maiatza/Ekainean (zehazteke) (Programazio Didaktikoaren Ahozko Defentsa/Kasu praktikoaren lanketa)

Ikastaroa 34 ordukoa izango da (10 ordu ondoren ebaluatuko den lan pertsonalekoak).

  • Azterketa aurreko asteetan Programazio Didaktikoa ahoz defendatzerakoan jarraitu beharreko irizpideen inguruko saio berezi bat antolatuko dugu, gutxieneko pertsona kopuru batek horrela nahi badu, behintzat.

  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei 30 orduko kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtagiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.

  • Ikastaroaren prezioa 50€ izango da pertsonako.

Izen-emate epeak:

  • 1. txanda eta Bilboko 2. txanda azaroak 28.
  • 2. txanda Donostia: abenduak 10.
  • 2. txanda Gasteiz: urtarrilak 21.
  • 3. txanda Donostia: urtarrilak 4.
  • 3. txanda Bilbo: urtarrilak 23.

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren webgunean izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Bilbo: Barrainkua, 13. Telf.: 944 03 77 86.
  • Donostia: Kontsulatua, 8. Telf.: 943 00 50 23.
  • Gasteiz: Manuel Iradier, 25-behea. Telf.: 945 15 43 67.
  • * Autobusak: azterketara joateko autobusak antolatuko ditugu.