EPE Irakaskuntza Nafarroa 2019

1156/2018 EBAZPENA: apirilaren 4koa, zeinaren bidez onesten baitira, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. 73 plaza daude eta honela banatuak:

 

ESPEZIALITATEA

SARRERA LIBREA

DESGAITASUNERAKO ERRESERBA

Haur Hezkuntza (gaztelania)

10

1

Haur Hezkuntza (euskera)

11

1

Lehen Hezkuntza (gaztelania)

20

3

Lehen Hezkuntza (euskera)

24

3

GUZTIRA

65

8

Webguneko informazioa:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7506/Maestros-Concurso-oposicion-y-adquisicion-de-nuevas-especialidades-2018-2019

 

Honetaz gain, ekainaren 6an argitaratu zen Foru Dekretuan, ezarritako egonkortze-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da lan publikoaren 2018ko eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 1.141 lanpostukoa dela. Maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakaslegoa eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun Kidegoaren artean banatzen dira.

2018ko urriaren 3ko mahai sektorialaren bileran, Hezkuntza Departamentuak plazen kupurura igoko dela eta hurrengo espezialitateak deituak izango direla baieztatu zuen:

  • Entzumena eta Lenguaia (Euskeraz eta gaztelaniaz)
  • Gorputz Heziketa (Euskeraz eta gaztelaniaz)
  • Alemana (Gaztelaniaz)
  • Ingelesa (Euskeraz eta gaztelaniaz)
  • Musika (Euskeraz eta gaztelaniaz)
  • Pedagogia Terapeutikoa (Euskeraz eta gaztelaniaz)
  • Euskera (Euskeraz)

Bestetik, Hezkuntza Departamentuak argitu zuen izen emateko epe berri bat zabalduko duela (ziurenik urtarrilean) deituak izango diren espezialitate guztientzat. Dagoeneko izena eman dutenek aukera izango dute espezialitate berrietan izen emateko eta meritu berriak gehitzeko. Espezialitate guztietako azterketak egun berean izango dira, baina saiatuko dira espezialitate eta hizkuntza desberdinetako azterketak bat egin ez dezaten. Azterketa eguna ziuraski urtarrilean jakinaraziko dute, beste erkidego batzuekin adostu ondoren.

Kontuan izan behar da ELArentzat  lanpostuak egonkortzeko deialdi berezi hori nahikoa ez dela. Horrez gain, ordezkaritza sindikalarekin nahi ta nahiez adostu beharko  litzateke,  aldi baterako egoeran urte asko daramaten irakasleek plaza  mantentzeko aukera gehiago izateko.

Egun, behin-behineko kontratuak (%33) egonkortu eta behin-behinekotasuna %6ra jaisteko, azken urteetan murrizturiko lanpostuak berreskuratzeko eta gure hezkuntza sistemak dituen behar eta erronkei modu egokian aurre egiteko, 3.200 lanpostutik gora atera beharko lituzke gobernuak.

ELAk, gobernuak murriztutako lanpostuak berreskuratzeko borrokan jarraituko du (irakastorduen eta ratioen igoera, ordezkapen irizpideak zorroztea, etab). Honetaz gain, hezkuntza publikoak gaur dauzkan erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideez hornitzeko eta lanpostuak egonkortzeko lanean tinko jarraituko du.

 


1. Ikastaroak

Beste batzuetan bezala, afiliazioak eskatuta, ikastaro bat antolatu dugu Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko.

Titulua:

Programazioaren eta Unitate Didaktikoaren Prestakuntza

EPE Nafarroa 2019

 

Laburpena:

ELAko Manu-Robles Arangiz Institutu Fundazioa eta UNEDek Programazio Didaktikoa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko ikastaroa

Lekua: 

Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Datak:

  • Urriak 27.
  • Azaroak 3, 10, 17 eta 24. 

Ordutegia:

  • 10:00-14:00.

Oharrak:

  • Azterketa aurreko asteetan Programazio Didaktikoa ahoz defendatzerakoan jarraitu beharreko irizpideen inguruko saio berezi bat antolatuko dugu, gutxieneko pertsona kopuru batek horrela nahi badu, behintzat.
  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei 30 orduko kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
  • Ikastaroaren prezioa 50€ izango da pertsonako.
  • Izen-emate epea: Azaroak 21 arte (24:00 arte).

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Izen ematea:

Izena emateko eskaera 

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Iruñea: Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean). Telf.: 948 00 79 94.
  • Bilbo: Barrainkua, 13. Telf.: 944 03 77 86.
  • Donostia: Kontsulatua, 8. Telf.: 943 00 50 23.
  • Gasteiz: Manuel Iradier, 25-behea. Telf.: 945 15 43 67.

2. Gai-zerrenda

Beste ikasturteetan bezala, argitaletxe batzuekin harremanetan gaude afiliatuek gaitegiak deskontuarekin lortu ditzaten. Gaitegiak eskuratzeko aukera dago honako loturaren bidez. Eskatzen diren atalak bete eta gaitegiak adierazitako helbidean  jasoko dira, jasotzerakoan ordainduz.