EPE Justizia Nafarroa 2019

Justiziaren hurrengo EPEa prestatzen laguntzeko, hurrengo ikastaro hauek antolatu ditugu Iruñan, Robles-Arangiz Fundazioarekin eta UNEDekin elkarlanean.

Hainbat afiliatuk horrela eskatuta, aurrekoetan egin dugun moduan, ELAren lokaletan ikastaroak antolatuko ditugu gure afiliatuentzat Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko, eta jada hainbat editorialekin harremanetan gaude gai-zerrenda edo temarioak eskuratzeko afiliatuek erraztasunak eta % 30eko beherapena izan dezaten.

Jarraian aukera duzu honakoak egiteko: ikastaroetan izena eman eta gaitegiak eskatu.

 


1. Gai-zerrenda


2. Ikastaroak

Ikastaroan izena eman

Tokia: Iruña (ELAren egoitza)

Datak eta ordutegia:

  • Astelehenero, 2019ko urtarrilaren 14tik uztailaren 29ra arte.

Ikastaro bakoitza 84 ordutan emanen da, buruz buru.

  • Partaideei bertaratze-agiria banatuko zaie, UNEDek egiaztaturiko 84 orduko kredituaren baliokidea. Bertaratze-agiri hori jaso ahal izateko, nahitaezkoa da gutxienez saioen %80ra joatea, eta ezinbertzez lehenbiziko saiora joatea.
    Ikastaroaren prezioa 260€-koa da.
    Izena emateko epea: 2019ko azaroaren 26tik urtarrilaren 10era arte.

Ikastaroetan izena emateko betekizunak:

  • Afiliatua izatea.
    ELAren web-orriaren bidez izena ematea.
    Ikastaroa hasi orduko, prezioa ordaindurik izatea.

Edozein zalantza eginez gero edo argibide gehiago nahi izanez gero:

  • Iruñea: Iturralde y Suit (10 zk.aren aitzinean) Tel.: 948 00 79 30