Novaltiako langileak greban uztailaren 22tik hitzarmenaren alde.

2019/10/15
Novaltia farmazia-produktuen enpresa banatzailea da, eta dituen langileak greba mugagabean egon dira uztailaren 22tik hona. Urte hasieran Novaltiak alde bakarretik erabaki zuen hitzarmen berriaren negoziazio-mahaian ez jarraitzea, estatu-hitzarmena aplikatu ahal izateko. Horrek lan-baldintzetan galera handiak dakarzkie langileei. Bestalde, langileen helburuak hauek dira: lehengo hitzarmena berreskuratzea, soldata-eskala bikoitzak kentzea, azpikontratazioa mugatzea, lanaldia laburtzea eta soldata-igoera bat lortzea. ELAk erabateko gehiengoa du Batzordean.

Langile gehien-gehienak greba egiten ari dira, nahiz eta enpresa legez kontrako praktiken bidez grebaren eragina gutxiagotzen saiatu. Izan ere, enpresa barne-eskirolajeaz baliatu da —grebalarien eginkizunak egiten duen pertsonala—, greba indargabetzeko —Zaragozako lantegitik pertsonala ekartzea Zamudioko lantegira—. ELAk legez kontrako praktika horien berri eman dio Lan Ikuskaritzari, baina orain arte beste aldera begiratu du.

Borroka luzea izaten ari da. Enpresako Zuzendaritzaren jarrera oso txarra izan da gaur arte. Hala ere, langileak bat eginik daude, eta sendo sentitzen dira, borrokan jarraitzeko gogoekin, lan-gatazka hori irabazi arte. Ez da gutxiagorako. Zuzendaritzak enplegu prekarioko etorkizun bat prestatu du langileentzat, baina langileak ez daude hori onartzeko prest.