ONDULINE (Zierbena)

Greba mugagabea deitu dute kaleratzeen eta soldataren %10 baino gehiago galtzearen aurka

2024/03/25
Zierbena herrian dagoen Onduline enpresak 50 langile baino gehiago ditu. Joan den otsailean, enpresa batzordeari jakinarazi zion produkzioan lan egiten duten pertsonen egutegiak aldatu egingo zituztela eta, horrek, 6 pertsonen kaleratzea suposatuko lukeela. Horrez gain, soldatetan %10eko jeitsiera aplikatzeko asmoa zuela jakinarazi zien. ELAk hasieratik uko egin zion neurri horri, eta, asanbladaren babesarekin, grebaren lehen egunak deitu zituen, martxoaren 6an hasi zirenak. Bi aste ondoren, eta enpresak ez duenez amore eman kaleratzeen eta soldata jaitsieraren auzian, greba batzordeak, grebarekin bat egiten duten pertsonekin batera, Zierbenako lantokian greba mugagabea deitzea erabaki du. Produkzioan lan egiten duten pertsona ia gehienak greban daude, eta erabat geldirik dago ekoizpena.

Gogoan izan behar da enpresak irabazi handiak metatu dituela azken urteotan, eta horregatik ez dagoela arrazoirik neurri hauek justifikatzeko. Horregatik guztiagatik, eta grebarekin bat egiten duten pertsonen aldarrikapenak asetzen dituen akordioa lortu arte, grebalariek borrokan jarraitzea erabaki dute.