Alestisen inguruko Auzitegi Gorenaren epaia erabakiorra izan daiteke, ITP edo Gestamp-en EEEtan ere

2021/12/14
Alestis Aerospaceko 85 langile kaleratu zituztenetik urtebete igaro denean -abenduaren 1ean gertatu zen Enplegu-Erregulazioko Espedientea (EEE) Miñaoko (Gasteiz) Parke Teknologikoko lantegian-, enpresa batzordea Auzitegi Gorenaren epai judizialaren zain dago. Epaileak bihar, abenduak 15, bilduko dira. Auzitegi Nazionalak urtarrilaren 28an kontrako epaia eman ondoren aurkeztutako errekurtsoari emandako erantzuna izango da epai hori, eta garrantzia juridiko handia dauka enpresa batzordearen ustez, enpresa handietan (Aernnova, I.T.P. eta GESTAMP) aurkeztutako beste errekurtso batzuetarako irizpideak finkatu ditzakeelako eta jurisprudentzia sortu dezakeelako pandemian Enplegu-Erregulazioko Espedienteak aplikatu zituzten beste enpresetan ere.

Arabako lantegiko batzordeak langileen interesen aldeko epaia espero du. Kontrakoa gertatuko balitz, kaleratuek banakako demandak jarriko dituztela iragarri du, “enpresak ez zituelako bete akordioan ezarritako izendapen irizpideak”.

Alestis Aerospace Gasteizko enpresa batzordeak azpimarratu duenez, kaleratzeak beharrezko arrazoi objektiborik gabe egin ziren, pandemia aprobetxatuz lantegia desegiteko. Era berean, gogorarazi dute gaur egun sektore aeronautiko osoa berreskuratze prozesu batean dagoela, Airbus, Boeing eta Embraer aeronautika eraikitzaile handiek adierazten duten bezala.

Era berean, batzordeak uste du ezinbestekoa dela lan erreforma indargabetzea Alestisen gertatutakoa saihesteko.