Nafarroako Gobernua Greziaren eredua imitatzen ari da krisiari aurre egiteko

2011/11/04
ELAren ustez, Nafarroako administrazio publikoko mahai orokorraren bigarren bileran gobernuak proposamen lotsagarriak jarri ditu mahai gainean eta jarrera arduragabea agertu du

Gaur Nafarroako administrazio publikoko mahai orokorraren negoziaziorako bilera berri bat egin da. ELAk Nafarroako Gobernuaren jarrera arduragabekeria salatzen du:

  • Gastua murrizteko aurrera eramaten ari diren neurriak langabezia areagotzen dute (250 kaleratze irakaskuntzan...).
  • Soldatan ezarri nahi diguten izozketak 2010etik aurrera %10etik gorako galera suposatuko du gure erosketa ahalmenean.
  • Ospitaletako sukaldeen pribatizazioa ez da onargarria eta sektore publikoaren desegitea areagotzen du.
  • Oposizioetako murrizketa azterketa prestatu duten pertsonengan iraingarria da.

Krisiari aurre egiteko eredu hau Greziako eredu berdina da, eskubideen galera sendotu nahi du langile publikoen artean, bere lan baldintza pobretu eta sektore publikoa deseginez.
Hezkuntzan eta Osasunbidean izaten ari diren ekintzetan bezalaxe, sektore publikoan diharduten langile guztiak animatu nahi ditugu halako mobilizazioetan parte hartzeko. Egoera ekonomiko latz honetan inoiz baino beharrezkoagoa da kalitatezko zerbitzu publikoak indartzea, eta hori soilik lan baldintza duinen bidez lor dezakegu.