Tuterako Reina Sofia dermatologorik gabe

2018/01/19

Tuterako Reina Sofia ospitaleko ELAren atal sindikalak salatu duenez, dermatologiako kontsultak sare pribatuara bideratzen dira. Ospitale honek hiru plaza izan arren, bakarra betetzen da; gainera, lanaldi erdiko kontratuarekin.

ELAk Gasteiz eta Iruñeako Gobernuei eskatzen die gure egoera eta beharren araberako oposaketa ereduak eta lanpostu kopuruak deitzea

2018/01/17

Gaur Madrilen unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen estatuko negoziazio mahaia izan da. Aurrez izan diren bost bileren jarraipeneko mahaia izan da gaurkoa, gai nagusia behin behinekotasuna %8tik behera jaisteko jarraitu beharreko oposizio eredua izanik. ELAk gogor salatu du erkidego guztietan jarraitu beharreko oposizio eredua zein dei daitekeen lanpostu kopurua mahai honetan erabaki eta mugatzea, EAEko eta Nafarroako irakaskuntzako negoziazio mahaiak eta hauen negoziazio ahalmena arriskuan jartzen baititu.

ELA, LAB eta STEILASek Eusko Jaurlaritzari murrizketa politika alde batera utzi eta Hezkuntza Publikoaren beharrei erantzutea eskatzen diote

2018/01/12

Hezkuntza Sailburuaren salaketak larriak, arduragabeak eta iraingarriak dira sindikatu, langile, familia eta ikasleentzat eta benetako arazo, eztabaida eta aldarrikapenei ez heltzea dute helburu. EAJ, PSE eta PPren ardura eta babesarekin azken urteetan ezarri diren neurri hauen aurrean LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok lan-baldintzak eta Hezkuntza Publikoa defendatu besterik ez dugu egin. Horretarako jaurlaritzak utzi digun baliabide bakarra erabiliz: mobilizazioa eta greba.

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek 8 greba egun berri deitu dituzte Hezkuntzan

2018/01/11

Hurrengo asteetan Hezkuntza Sailak deitzeko asmoa duen negoziazio mahaietan sindikatuen aldarrikapen nagusiak aintzat hartzen ez badira, 8 greba egun deitu dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek: martxoan bi greba egun sektore guztietan, apiriletik aurrera astebeteko grebak sektoreka eta ekainaren 12an greba bateratua.

Udaltzainak, hilean 600 euroren truke

2018/01/10

Orain arte, Ertzaintzan edota EAEko Udaltzaingoko lanpostu ezberdinetan plaza lortu duten pertsonek Arkauten egin ohi zuten formakuntza saioa.

ELAk exijitzen du legalki prestatuak dauden Foruzainak izatea alkohol eta drogen kontrolak egiten dituztenak, Arartekoak gomendatzen duen bezala

2018/01/09

Arartekoak ELAren argudiaketa bermatzen du eta Barne Sailari gomendatzen dio bete dezala froga hauek arautzen dituen Dekretua.

Asuncion Klinikako langileek greba deialdiarekin aurrera segitzea erabaki dute

2018/01/09

Prentsara igorritako hurrengo oharrean azaltzen duten gisara, urtarrilaren 9 eta 10erako aurreikusitako grebarekin aurrera egingo dute, beraien lan baldintzek azken urteotan jasan duten prekarizazioa salatu eta lan baldintza duinak eskatzeko.