ELAk gradua erreklamatuko du Nafarroako Gobernuak kontratatutako langileentzat
Duela gutxi, Auzitegi Gorenak, EBJAren Jurisprudentzia aplikatuz, ebatzi du nola eskuratzen den gradua. Hortaz, karrerako funtzionarioei ezezik behin-behinean kontratatutako pertsonei ere aplikatuko zaie
Beraz, behin-behineko langileei ere, funtzionarioekin egiten den bezala, gradua automatikoki igo behar zaie 6 urte eta 7 hilabeteko antzinatasuna betetakoan.
Gradua erreklamatzeko interesatuta zaudeten guztiak, eta gutxienez 6 urte eta 7 hilabeteko antzinatasuna baduzue, sindikatuarekin harremanetan jarri zaitezkete (948-0079030 / irakasirunea@ela.eus) eta nola egin azalduko dizuegu.
Erreklamaziorako behar den dokumentazioa honako hau da:
- Zerbitzu orria
- Azken nomina
- Kontratuak