Albisteak
ELAk elkarretaratzea egin du Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean, Sukalde eta Garbiketa sektoreko kontsolidazio mahaian aurrerapausorik ez dagoela salatzeko
ELAk elkarretaratzea egin du Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean, Sukalde eta Garbiketa sektoreko kontsolidazio mahaian aurrerapausorik ez dagoela salatzeko. Kontsolidazio prozesuaren mahai negoziatzailea apirilaren 5etik ez da berriz batu. ELAren ustez, pribatizazioari ateak ixteko eta hainbeste urtetan aldi baterako lan egin duten langileak kontsolidatzeko ordua iritsi da, eta helburu horrekin sektorearen mobilizazioa sustatzen jarraituko du sindikatuak.
Bildarratzen azken iragarpenek agerian utzi dute sistema betikotzeko asmoa: hezkuntza-sareen banaketa, curriculum propiorik eza eta lan-baldintza eskasak
Gobernu Kontseiluak atzo onartu zituen itunpeko ikastetxeetako ituntze-irizpide berriak datozen 6 ikasturteetarako, komunikabideek hedatu dutenen bezala. Hezkuntza Sailak ez du ezer partekatu edo negoziatu ELArekin. Oso larria da Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako langileen ordezkaritza negoziaziotik kanpo uztea, eta patronalekin bakarrik negoziatzea.
Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko ratioen akordioak irakasle kopurua %1,3 handitzea besterik ez du eragingo
Hezkuntza Sailak berak emandako simulazioa aztertu ondoren, ELAk salatu du lortutako ratioen akordioak irakasle bat gehiago baino ez dakarrela 39 ikasgelako. Sindikatuaren iritziz, ratio minimoetara hurbiltzen den politika eta langile zein eskolen egonkortasun erreala aplikatzeko garaia da, ez Hezkuntza Sailari txeke zuriak emateko unea.
ELA elkarretaratu da Gasteizen Txantxangorri Haurreskolaren itxiera salatzeko
Haurreskolak Partzuergoaren eta Hezkuntza Sailaren politika murritzaileak zenbait haurreskolen itxiera dakar. ELA, Gasteizko Txantxangorri Haurreskolako langileekin batera, elkarretaratu egin da haurreskola horren itxiera eta hura ekarri duten politika murriztaileen aplikazioa salatzeko.
Hezkuntza Sailak eraginkortasun mugatuko finkatze sistema bidegabea (“lehentasun eskubidea”) hedatzen jarraitzen du sindikatuon gaitzespenarekin
ELAk salatu du Hezkuntza Sailak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aurrez ezarritako finkatze sistema/lehentasun eskubide bidegabea Bigarren Hezkuntzara, Batxilergora eta Lanbide Heziketara zabaltzea erabaki duela alde bakarrez. 13.000 behin behineko irakasleren kontsolidazioa da langile zein eskolei egonkortasun erreala emateko bermerik onena uste du sindikatuak.
ELAk 3.000 sinaduratik gora batu eta erregistratu ditu Eusko Jaurlaritzan Hezkuntzako behin behineko langileen kontsolidazioaren alde
EAEko Hezkuntza Publikoan 15.000 behin behineko langile daude, irakasle, hezitzaile, sukaldari, garbitzaile eta gainerako langile kolektiboen artean. Egonkortze prozesuetara ordea apenas 3.000 lanpostu bideratzeko asmoa adierazi du Hezkuntza Sailak. Horrela ez da inolaz ere behin behinekotasuna %8ra jaitsiko, ez da Europar epaitegiek eta Iceta legea bezala ezagututakoak emandako agindua beteko, eta milaka hezkuntzako langilek behin behineko moduan lanean jarraituko beharko dute. Hezkuntza Sailari Hezkuntzako 15.000 behin behineko langile kontsolidatzeko behar adina lanpostu egonkortze prozesuetara bideratzea galdegiten dio ELAk.
Hezkuntzako akordioak ezkutatu nahi du Jaurlaritzak ez duela borondaterik aldi baterako 13.000 irakasleak kontsolidatzeko
ELAk salatu du maiatzaren 27an EAEko irakaskuntza mahaian sinatutako akordioak helburu argia duela: Hezkuntza Sailak aldi baterako 13.000 irakasleen lanpostuak finkatzeko borondaterik ez duela ezkutatzea, eta arreta beste desbideratzea.
Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntzako langileek sei greba egun daramatzate eta Hezkuntza Sailak azalpenik ere eman gabe jarraitzen du
ELAk ordezkapenak betetzeko neurriak eta behin behineko langileen kontsolidazio prozesu bermatzailea behingoz aurkez dezala eskatzen dio Hezkuntza Sailari.
Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntzan aste honetako lehen greba eguna arrakastatsua izan da
ELAk aste honetan Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntzan deitu dituen bost greba-egunetatik lehena (laugarren greba eguna da guztira) arrakastatsua izaten ari da. Azkoitian, Ordizian, Gernikan, Balmasedan eta Sodupen, besteak beste, jarraipena erabatekoa izaten ari da; gainerakoan, ELAk esan du jarraipena % 50etik gorakoa dela, eta martxoko grebetan baino ikastetxe eta eskola gehiago ari direla eraginpean hartzen.
Hezkuntza sailak EAEko 13.000 behin behineko irakasle kontsolidatzeko asmorik gabe eta alde bakarreko erabakiak aplikatzen jarraitzeko asmoz darrai
ELAk elkarretaratzea burutu du Lakuan irakasleen mahai aurretik egoera salatzeko, eta eskoletan mobilizazio eta grebak sustatzeko lanketan jarraituko du
Hezkuntza publikoko Sukalde eta Garbikuntzan greba deitu du ELAk maiatzak 23tik 27ra arte behin-behineko langileen kontsolidazioa eta ordezkapenak eskatzeko
Maiatzak 23tik 27ra arte, ELAk beste greba deialdi bat egitea erabaki du Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntzan, Hezkuntza Sailak langileen eskakizunei erantzun gabe jarraitzen duelako. Hau da, ez ditu behin-behineko eta prekario dauden 500 langie baino gehiagoren kontsolidazioa bermatzen, eta ordezkapenetako askok bete gabe jarraitzen dute. Gainera, Hezkuntza publikoko beste esparruetako behin-behineko langileen kontsolidazioa zein negoziaketa erreala galdegiteko ekaina aurretik greba deitzeko proposamena luzatu die ELAk gainerako sindikatuei.
Gutxienez 10.000 lanpostuko kontsolidazio prozesu negoziatua lortzeko ekainaren 1a aurretik greba dinamika hasi behar da
Hezkuntza Sailak estabilizazio prozesuetara 3.407 lanpostu ateratzeko iragarri duen erabakiak behin behineko 13.000 irakasleren bi heren kontsolidaziotik at uzten ditu
Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du soldata murriketa Itzarrin, bere plantillako BGAEa
ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Itzarriri, Eusko Jaurlaritzako langileen enpleguko BGAEari eta haren erakunde autonomoei (Osakidetza, hezkuntza, Ertzaintza, EITB, etab.) ekarpen osoak egiteko, eta 2013az geroztik ordaintzeke dauden zenbatekoak itzultzeko. ITZARRIk maiatzaren 4an egindako urteko batzarrean, Eusko Jaurlaritzak murrizketarekin jarraitzen du, eta ekarpen osoei berriro ez ekiteko jarrerari eusten dio. Era berean, ez dago prest langileei 2013tik hitzarmen kolektiboan edo akordio arautzailean zegozkienak itzultzeko. ELAren iritziz, erabaki hori langileen eskubideak gutxiesten ditu.
Hezkuntza Sailak 2.545 plaza baino ez ditu iragarri, behin-behineko 13.000 langile dauden arren
ELAk kontzentrazioa egin du, Gasteizen, Lakua aurrean, kontsolidazioa bermatuko duen EPE bat eskatzeko. Sindikatuak azpimarratu du Hezkuntza Sailak egindako proposamena ez dela nahikoa - 2.545 plaza baino ez ditu atera nahi egonkortze prozesuetara, eta 1.812 ohiko LEP prozesuetara-. Sindikatuaren ustez, kontsolidazioa bermatzeko EPE horrek, gutxienez, 10.000 plaza esleitu beharko lituzke eta Madrilgo Gobernuak inposatutako neurriak gainditu beharko lituzke. Gauzak horrela, sinadurak biltzen hasteaz batera, sindikatuak aurreratu du kontsolidazioaren aldeko mobilizazioak eta ekimenak bultzatzen jarraituko duela.
%36tik gorako soldata igoera jasotzen duen aurreakordioa sinatu du ELAk Bizkaiko Autoeskoletan
40 greba egun barneratu dituen mobilizazio dinamikari esker lortu da aurreakordio bat Bizkaiko Autoeskoletan. Aurreakordioa gaurko langileen batzarrean berretsi da. Sinatu den aurreakordioak %36ko soldata igoera bermatua aurreikusten du Hitzarmenak izango duen lau urteko indarraldian zehar ( 2021-2024 bitarte). 2021Erako %14ko soldata igoera ( 2010etik 2021era bitarte metatutako KPIa). 2022rako %6,4ko igoera (2021eko KPIa ) ; 2023rako, %8ko igoera eta 2022ko KPIa handiagoa izango balitz KPIaren igoera aplikatuko litzateke eta 2024 urtean %4ko igoera adostu dugu, 2023ko KPI + %1 handiagoa balitz, 2023ko KPI + %1eko igoera aplikatuz.
Bizkaiko autoeskoletako 40. greba egunak jarraipen zabala izan du
Gaurkoa Bizkaiko Autoeskoletako langileen 40. greba eguna da, 12 urte berritu gabe daramatzan Lan Hitzarmenaren alde. Gaurko egunak ere jarraipen zabala izan du eta aste oso honetarako dago greba deitua. Gauzak horrela, ELA sindikatuak APAVI patronalari adostasunak erdiestea ahalbidetuko duen proposamena aurkeztea eskatu dio gaur izango den bilerarako.
Legebiltzarreko alderdiek edukien gainetik akordioa irudikatzea lehenetsi dute Hezkuntza Legearen alde bozkatzean
ELAren ustez, etsigarria da EAEko Legebiltzarreko osoko bilkuran Hezkuntza Batzordeak martxoak 28an onartutako Hezkuntza Legerako oinarriak berretsi izana EAJ, PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen botoei esker. Sindikatuaren ustez, alde bozkatu dute akordiorako gaitasuna dutela erakusteko, besterik ez; izan ere, funtsezko gaietan ez dira benetako aldaketak adostu, hobekuntza nabariak egin dituztenaren plantak egin arren. Sindikatuak iragarri du eskoletan lanketa eta batzarrak egingo dituela eta beharrezko mobilizazio eta grebak bultzatzeko prest dauden eragileekin elkarlana bultzatuko duela datozen hilabeteotan, Hezkuntza sistemako langileak eta lan baldintzak aintzat hartu daitezen Hezkuntza Legean, baita edukiak baldintzatu eta hobetzeko ere.
Greba deialdia Bizkaiko autoeskoletan apirilaren 25etik 29ra
APAVIk martxoaren 31ko negoziazio mahaian aurkeztutako proposamenean aurrerapausorik eman ez zenez -2020ko abendutik jada planteatutako proposamen ia eskas bera aurkeztu zuen- ELAk apirilaren 25etik 29ra greba egun gehiago deitu ditu. Sindikatuak ez du baztertzen mobilizazioak eta grebak areagotzea, apirilaren 11rako aurreikusita dagoen hurrengo negoziazio mahaiari begira proposamen berririk ez badago.
ELAk Hezkuntza Legearen oinarriak errefusatu ditu, plantillen bizkar eginda daudelako eta Espainiako estatuak ezarritako arau- eta curriculum-esparrua onartzen dutelako
Ikastoletako, hezkuntza publikoko eta gizarte-ekimeneko ikastetxeetako ELAko ordezkariak bat datoz Hezkuntzako Lege berrirako oinarrien edukirik eza salatzerakoan. Azpisektoreetako plantillen iritziz, akordio baten antzezpena haren edukiei gailendu zaie, egungo hezkuntza-sistemaren akatsak eta gabeziak betikotzen baititu.
Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntzako hiru greba egunak arrakastatsuak izan dira
ELAk Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntza sektorean deituriko hiru greba egunek jarraipen zabala izan dute, hainbat eskoletan erabateko jarraipena izanik. Bizkaian izan da jarraipen nabariena, baina hiru hiriburuetan egindako elkarretaratzeak jendetsuak izan dira. ELAk adierazi du Hezkuntza Sailak kontsolidazio prozesu bermatzaileak adostu ezean, mobilizatzen jarraituko duela.
ELAk harriduraz jaso du STEILASek aldebakarrez Hezkuntza Legearen inguruko mobilizazioak iragarri izana
ELA, LAB, STEILAS eta CCOOren arteko batasun sindikala apurtu eta deialdia bertan behera geratu zenetik, ELAk mobilizazioen alde lanean jarraitu du. Izan ere, ELAk eusten dio Hezkuntza Legearen oinarrien inguruko irakurketa kritikoari, eta greba eta mobilizazioak bultzatu behar direla uste du langileekin asanbladak eginez, etorkizuneko Hezkuntza Legearen edukiak baldintzatzeko eta hobetzeko; baita langileak kontuan hartuko dituen prozesua abiatzeko ere. Horretarako, sinistuta dago greba eta mobilizazioak egin nahi dutenekin elkarlana ezinbestekoa izan behar dela, greba dinamika eraginkorrak helburu. Eta horregatik ere luzatu zio proposamen hori STEILASi.
Heziketa bereziko langileen behin-behinekotasuna betikotzen du Jaurlaritzaren kontsolidazio prozesuetarako proposamenarekin
Lan Legepeko Irakasle eta Heziketa Bereziko mahai negoziatzailea egin zen martxoaren 28an, eta lan eskaintza publikoa eta sektorean Ordezkaguneren inplementazioa aztertu ondoren, ELAk ondorioztatu du Jaurlaritzak ez diola arazo estrukturalei konponbiderik eman nahi.
Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntzako lehenengo greba eguna arrakastatsua izaten ari da
Langileen erdiak baino gehiago jarraitu dute greba, eta besteak beste, Igorreko, Hernaniko, Elgoibarko eta Galdakaoko eskoletan erabateko jarraipena egon da. Hiru eguneko greba izango da guztira; langileek kontzentrazioa egin dute Bilbon.
ELA mobilizatuko da Hezkuntzaren Legearen edukiak hobetzeko eta langileak kontuan hartzeko
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean EAEko Hezkuntzaren Legea egiteko oinarri izango den dokumentua onartu ondoren, ELAk kritikatu du dokumentuak aurrera egiten duela, beste behin ere, langileen ekarpenak eta parte-hartzea kontuan hartu gabe. Gauzak horrela, ELAk aurreratu du sindikatu-lanarekin jarraituko duela datozen hilabeteetan, lege honen edukiak baldintzatu eta hobetzeko eta langileak kontuan hartzeko, hori baita sistemaren funtsezko oinarria. Helburu horrekin, ELAk mobilizazio- eta greba-dinamikak bultzatzen eta sustatzen jarraituko du.
Greba irakaskuntza publikoko sukaldeetan eta garbiketan martxoaren 29an, 30ean eta 31n
ELAk hiru greba egun deitu ditu martxoaren 29an, 30ean eta 31n irakaskuntza publikoko sukaldeetan eta garbiketan, behin-behineko langileen kontsolidazioa eta ordezkapenak egitea eskatzeko, besteak beste. Otsailean, sindikatuak 600 sinadura aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzan, langileak ordezkatzen ez zirela salatzeko. Aldi berean, mahai sektoriala deitzeko eskatu zuen, bermeak izango zituen kontsolidazio prozesu bat abian jartzeko. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak bizkarra ematen jarraitzen die sektoreko 700 langileen eskaerei, eta, beraz, greba deitu behar izan dute. ELAk gogorarazi du hezkuntza publikoko sukalde eta garbiketa zerbitzuen % 90 pribatizatuta daudela, eta oraindik publikoak diren zerbitzuetan behin-behinekotasuna % 70etik gorakoa dela. “Egoera ezegonkor hau pribatizazioen aldeko apustu politiko baten ondorioa da”, deitoratu du.
Hezkuntza akordioaren zirriborroari desadostasuna azaltzeko kontzentrazioa Gasteizen
ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira Hezkuntza akordioaren zirriborroaren gaineko emendakinak bozkatzen diren egunean. Hezkuntza akordioaren egungo zirriborroarekiko desadostasuna azaldu dute sindikatuek. Gainera euren aldarrikapenak plazaratu dituzte.
Mobilizazioak EAEko hezkuntza legearen zirriborroak ez dituelako langileen aldarrikapenak kontuan hartzen
ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek adierazi dute ez daudela ados hezkuntza-akordioaren zirriborroarekin, eta beren aldarrikapenak kontuan hartzeko eskatu dute. Sindikatuek hezkuntza legeak, eraginkorra izan dadin, jaso beharko lituzkeen edukiak aurkeztu dituzte, eta mobilizazioak iragarri dituzte martxoaren 18, 25 eta 28rako.
Mobilizazioek martxoaren 17rako negoziazio mahaia deitzera behartu dute Bizkaiko Autoeskolen patronala
Ekainaz geroztik, Bizkaiko autoeskoletako langileek mobilizazioen eta greben dinamika martxan jartzea beste aukerarik ez dute izan, patronalak hitzarmenaren negoziazioa blokeatu eta luzatu duelako. Gaur, martxoak 11, ELA sindikatuak deitutako grebaren hirugarren asteari amaiera eman zaio, 38 greba egun egin ondoren.
Bizkaiko autoeskoletako grebak aurrera jarraituko du: beste astebetez luzatuko da patronalaren poposamen faltaren aurrean
Gaur, martxoak 4, ELA sindikatuak deitutako grebaren bigarren asteari amaiera emango zaio, sektoreko langileek 33 egunez greba egin ondoren, patronalaren proposamenik ez dagoelako. Bada, langileek mobilizazioekin aurrera jarraitzea erabaki dute, martxoaren 7, 8, 9, 10 eta 11rako beste greba aste berri bat deituta.
Hezkuntza Legea adosteko edukiz betetako prozesu parte hartzailea berrabiarazi behar dela uste du ELAk
ELAren ustez, Euskal Hezkuntzaren Eraldaketarako Oinarrien txostenak ez ditu hezkuntza sistema propio, publiko, anitza, euskalduna eta kohesionatua lortzeko aldaketa zehatzik jasotzen. Eta, beraz, egungo sistemaren gabeziak betikotzen ditu, aurrerabiderik proposatu gabe. Hori da ELAk Legebiltzarrari egindako ekarpenetan jasotako kritika nagusienetako bat. Bihar ekarpen horiek egiteko epea amaituko da, eta ELAk edukiz betetako prozesu parte hartzailea berrabiaraztea beharrezkoa dela berretsi du. Izan ere, ELAk uste du hezkuntza sistemak eraldaketa sakona behar duela.