Albisteak

EAEko Heziketa Bereziko langileen gehiengo zabalak egin du bat greba deialdiarekin

2017/11/23

Iazko ikasturteko mobilizazio eta hiru greba egunei jarraituz, oso jarraipen zabala izan du Heziketa Bereziko hezitzaileen grebak. Iazko grebek baino oraindik ere jarraipen zabalagoa izan du gaurko deialdiak. Grebara deiturik zeuden 1.000 langile ingurutik %75 baino gehiagok egin du greba. Ehunka pertsonak hartu du parte Lakuan Eusko Jaurlaritza aurrean egin diren mobilizazioetan.

Lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioak Gipuzkoako Aldundian

2017/11/22

Gipuzkoako Aldundiko Langile Batzordea, 2017ko urtarrilean lanean hasitakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen lan baldintzak arautuko dituen Lan Hitzarmena negoziatzen egon da erakunde honen arduradun politikoekin. Joan den asteko ostegunean, 2017ko azaroaren 16an Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak negoziazio mahaia itxi zuen, akordio batera iritsi gabe, GFAko langileen lan baldintzak aldebakarrez arautzea erabaki duelarik.

IBEX35 Hezkuntzaren merkantilizazioa - Jardunaldiak

2017/11/21

Azaroaren 23an, osteguna, hezkuntzaren merkantilizazioa hizpide izango duten jardunaldiak izango dira NUPen. Ostegun honetan, azaroaren 23an, Carlos Fernandez Liria Complutenseko Filosofiako irakaslea ELA sindikatuak “Hezkuntza IBEX-35” izenburupean antolatutako jardunaldian arituko da NUPen. Ekitaldia, 108 gelan egingo da 17:30etatik aurrera, eta irekita egongo da irakasleentzat eta gaian interesatuta dagoen edozeinentzat. Fernández Liria, beste egile batzuekin batera idatzitako “Escuela o barbarie, entre el liberalismo salvaje y el delirio de la izquierda” liburuaren edukinei buruz mintzatuko da. Ondoren, ELA sindikatuko arduradunek 2010etik aurrera Nafarroako Gobernuak Hezkuntzan egindako murrizketa politikak eta beren ondorioei buruzko ikerketa azalduko dute. Bertaratutako guztiek solasaldian parte hartzeko aukera izango dute, egoerari aurre egiteko alternatibak bilatzeko asmoz.

Heziketa Bereziko hezitzaileek greba egingo dute azaroaren 23an

2017/11/20

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok greba eguna deitu dugu azaroaren 23an Heziketa Berezian. Gogoratu, urrian zehar mobilizazio ugari deitu ditugula EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Urrian zehar lurralde ezberdinetako hainbat ikastetxeetan itxialdiak egin ditugu ikasle, guraso eta langileekin batera. Urriaren 28an familia eta herritarrekin batera manifestazio jendetsuak antolatu ditugu Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Aurreko bi asteetan, Haurreskolak Partzuergoko Hezitzaile eta Kudeatzaile eta Sukaldari-Garbitzaileek izan zuten borroka astea eta greba eguna. Aste honetan, azaroaren 20tik 24ra, Heziketa Bereziko Hezitzaileon borroka astea burutuko dugu eta datorren osteguna, azaroak 23rako greba deitu dugu.

Zornotzako udal funtzionari bati kontratua amaitzean kalteordaina ordaindu behar zaiola aitortzen du epaiak

2017/11/16

ELAk irabazitako epai batean, Zornotzako Udaletxeak 17 urtez bertan lanean jardun zuen bitarteko funtzionari bati indemnizazioa ordaindu behar diola aitortzen da. ELAren ustez, sententzia hauek, gaur egun administrazio ezberdinetan indarrean dagoen negoziazio eredua aldatzeko beharra azaleratzen dute eta berriro eskatzen die euskal administrazio guztiei, enpleguak egonkortzeko neurriak berehala hartu ditzatela.

Osakidetzak demagogia egiten jarraitzen du kalitate asisentzialaren kontura

2017/11/15

Osasun sailburuak agerraldia egingo du gaur Legebiltzarrean, “Itxaron Zerrendak Laburtzeko Plana” aurkezteko. Plan horretan islatzen den errealitateak ez du zerikusi handirik Osakidetzan egunero gertatzen denarekin. Plan horren bidez, gainera, aurkezten diren neurriak zabalkunde-tankerakoak dira; baina ez dute, inolaz ere, helburu arretaren kalitatea hobetzea edo gaur egun dauden benetako arazoei heltzea.

Prekarietate gorriari, kamiseta berdea eta borroka morea

2017/11/15
Zoa Sáenz, Marina Costa, Soraya García, Kontxi Rodríguez (Bizkaiko Erresidentzietako langileak)

Irabazi dugu! Eskerrik asko Bizkaiko zahar etxeen greban gure bidelagun izan zareten guzti guztioi! Bazirudien Bizkaiko zahar etxeen grebak ez zuela amaierarik izango, eta helburua iritsi ezinekoa zela. Haatik, eskari eta erreibindikazio nagusiak lortu ahal izan ditugu. Etengabe kalean mobilizatu garen emakumeok garaipen gozoa ari gara dastatzen. Emakume guztion garaipena, baita jendarte osoarena ere.

Polizia Legea, galdutako aukera hori

2017/11/15
Imanol Pascual Ariz, ELAko Negoziazio Kolektiboko arduraduna

Polizia Legearen proiektua gaitzetsi da azkenean Parlamentuan; argi geratu da, beraz, gai horrekin loturiko eragile guztiek gogoeta egin behar dutela Nafarroako gizarteak behar duen polizia-ereduari buruz.

EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileek lanuztea egingo dute azaroaren 22an

2017/11/14

ELA eta LAB sindikatuen esanetan oso egoera larria bizi dute EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako (EUSTAT Lanbide, Osalan, Emakunde...) langileek. Bitartean, Jaurlaritzak egoera honekiko agertzen duen arduragabekeria eta egoera aldatzeko langileen ordezkariokin negoziaziorako borondate falta berriz onartezina da eta azaroaren 22rako lanuztea deitu dute.

Hezkuntza publikoko sukalde eta garbiketako langileek grebara joko dute ostegunean

2017/11/13

Hezkuntza publikoko sukalde eta garbiketako langileak mobilizazio eta greba dinamikan sartuta daude iazko ikasturtetik. Egun, gobernua sektorea hiltzen uzten ari da epe motzean jarduera enpresa pribatuen eskuetara pasatzeko. Izan ere, sukalde, jantoki kolektiboetan eta garbiketan diharduten enpresek interes handia dute hezkuntza publikoan. ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute datorren ostegunerako, azaroak 16.

Nafarroako Hezkuntza kalitatea bermatzeko itunaren alde

2017/11/09

ELA, LAB eta Steilas murrizketen aurreko egoerara itzultzea premiazkoa dela iruditzen zaie. Aipatu neurri horiek abian jarri zirenetik, administraziopeko langileok lan baldintza kaxkarretan egin dugu lan eta, oro har, baldintzak nabarmen okertu dira. Hezkuntzan murrizketek eragin izugarria dute bere komunitatearen baldintzei dagokionez eta arriskuan jartzen ari da jendarte justu eta aurrerakoi batek izan beharko lukeen betebehar nagusietako bat: bere erronkei erantzungo dien kalitatezko hezkuntza publikoa.

Osakidetzak negoziatu gabe jarraitzen du

2017/11/08

Joan den asteartean izandako sektore-mahaiko bileran Osakidetzak bere orain arteko politikari eutsi dio, enplegu publikoa suntsitzeko, eta benetako errealitatea ezkutatzen duen kanpaina zabaltzeko. Eta horretarako, berriro izan du SATSEren, SMEren eta UGTren babesa.

Nafarroako kontratu publikoen legean lan-baldintza duinak bermatzeko klausulak ezartzearen alde agertu dira ELA, LAB eta CCOO

2017/11/07

Zerbitzu publikoak azpikontratatzearen ondorioz benetako administrazio paralelo bat sortu da Nafarroan, non milaka langile aritzen diren. ELA, LAB eta CCOO sindikatuentzat ukaezina da diru publikoaz ematen diren zerbitzuen azken erantzukizuna administrazioari dagokiola. Gauzak horrela, Nafarroako Kontratu Publikoen Legean klausula sozialak sartzeko eskatu dute.

Eusko Jaurlaritzak adarra jotzen die herri-langileei soldata-igoerarekin

2017/11/07

ELAk salatu duenez Eusko Jaurlaritzak berriro galdu die begirunea bere ia 90.000 langileei. Mahai Orokorreko bi bileretan Eusko Jaurlaritzak eta Andres Zearreta sailburuordeak gobernuaren peko langileei %1,5 igoko zaiela jakinarazi ondoren, atzo Azpiazu sailburuak eta Erkoreka eledunak adierazi zuten igoera hori zintzilik dagoela.

Haurreskoletan borroka astea izango da hau eta azaroaren 9an greba egingo da

2017/11/06

Gaur buruturiko prentsaurrekoan ELA, LAB eta STEILAS sindikatuok aste honetan burutuko dugun borroka astearen berri eman dugu. Azaroaren 9rako, ostegunerako, greba deitu dugu Haurreskolak Partzuergoaren zentro guztietako egoera larria salatu eta zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzari benetako edukien inguruko negoziazioa exijitzeko.

Irastorza: Eusko Jaurlaritzak murrizketa guztiak matentzen ditu irakaskuntza alorrean

2017/11/02

Xabier Irastorza, ELAko iraskaskuntza alorreko arduraduna, Bizkaia Irratian izan da gaur goizean. Bere esanetan, Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publikoak, hezkuntza eta modu berezian hezkuntza publikoa pisua galtzen ari direla ezkutatu nahi du. Murrizturiko lanpostuak berreskuratu edota gelako ikasle kopurua jaisteko inolako proposamenik ez du egin gobernuak salatu du, hezkuntza langileen lan-kargak bere horretan mantenduz. Behin behinekotasunari dagokionez, irakasleetan %25ean uzteko proposamena egin duela Hezkuntza Sailak , Heziketa Berezian %36an, Haurreskoletan %41ean eta Sukalde eta Garbiketan %63an.

Bizkaiko Aldundiak kontratuak amaitzean kalte-ordainak ordaindu beharko dizkie behin-behineko langileei

2017/10/31

Bizkaiko Aldundiak kontratuak amaitzean kalte-ordainak ordaindu beharko dizkie behin-behineko langileei. Azkenaldian, epai europarrek mugak ezarri dituzte herri-administrazioetako behin-behineko kontratazioaren esparruan, Europako araudia urratu delakoan. Europako Auzitegiak ezarri du kontratua amaitutakoan behin-behineko langileei eta finkoei kalte-ordain desberdinak ematea diskriminazioa dela. ELAk Foru Aldundian 70 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu jada eta 1.000 baino gehiago euskal sektore publiko osoan. Gidari bati 35.000 eurotako kalte-ordaina ordaindu berri diote eta 100.000 euro baino gehiago ordaindu behar izango ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

ELAk akordio gogoangarri bat lortu du, eta Bizkaian inoiz izan den grebarik luzeena amaitu

2017/10/27

Hitzarmenean langile grebalarien eskakizunak jasoko dira: 35 orduko lanaldia, hilean 140 € gehiago, eta %100 lan-istripu eta gaixotasuneko bajetan. ELAko ordezkariek akordio bat izenpetu duteu gaur, ostirala, urriak 27, sektoreko hiru patronalekin (GESCA, LARES eta ELBE), Bizkaiko zahar-egoitzetako langileen bi urte baino gehiagoko grebari amaiera emateko. Lan Harremanen Kontseiluan akordioa sinatu ostean, eta azken egunotan egin diren batzarretan ordezkarien aldeko irizpena jasota, langileok greba bertan behera uztea erabaki dute.

NUPeko doktore-laguntzaileen lan-baldintzak eta bitarteko doktore kontratatuenak parekatu ditu

2017/10/26

ELAk ongi deritzo Nafarroako Gobernuak onetsitako akordioari, NUPeko doktore-laguntzaileen lan-baldintzak eta bitarteko doktore kontratatuenak parekatu dituelako, nahiz eta berandu eta gaizki heldu. Gaurko gobernu-akordioak zuzendu du, neurri batez, NUPen, UGTren eta Irakasle Kontratatuen Elkartearen artean lorturikoa. Lehengo akordio hartan adosturiko igoera, 2015ekoa, kontratupeko irakasle doktore finkoentzat zen soilik, eta ez bitartekoentzat.

Sindikatuetako ordezkariek Haurreskola, Sukalde eta Garbiketa, Heziketa Berezian eta Irakasleetan burutuko diren lanuzteak erregistratu dituzte

2017/10/25

Gaur erregistratu dira azaroaren 9, 16, 23 eta 30ean Haurreskola, Sukalde eta Garbiketa, Heziketa Berezian eta Irakasleetan burutuko diren greba eta mobilizazioak. Eusko jaurlaritzak momentuz ez ditu aintzat hartu hezkuntza publikoak pairatzen duen egoera larria eta sindikatuon aldarrikapenak. Atzo aurkezturiko aurrekontuek inola ere ez diete erantzuten gure behar eta aldarrikapenei.

ELAren komunikatua Bizkaiko zahar-etxeen sektoreaz

2017/10/24

Gaur goizean hainbat komunikabidetan informazio bat agertu da, esanaz Bizkaiko zahar-etxeetan 370 egunez luzatzen ari den greba amaitzeko balizko akordioa iritsi dela. Bada, ELAk oraingoz ez dauka halako inongo akordioren konfirmaziorik.