Lekualdatze-Lehiaketa 2017

2018/11/19
Kategoria batzuen destinoen behin betiko esleipenaren argitaralpena + Destinoaz Jabetzeko Prozeduraren berri

Fakultatibo Espezialista Mediko eta Teknikoak

2018ko azaroaren 21eko EHAAn argitaratuko dira Ebazpen hauek: batetik, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen taldeko (LMATko FE Familia-medikua eta LMATko FE Pediatriako medikua izan ezik) onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren eta destinoen behin betiko esleipenaren berri ematen duen Ebazpena, eta bestetik, LMATko FE Familia-mediku eta LMATko FE Pediatriako mediku lanpostuen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren eta lanpostu horiei dagozkien destinoen behin betiko esleipenaren berri ematen duen Ebazpena. Esandako ebazpenak argitaratuko dira Osakidetzaren 2017ko Lekualdatze-lehiaketaren webgunean, argibide modura.

Gainerako kategoriak (sakatu hemen gehiago jakiteko)

Osakidetzak jakinarazten du 2018ko azaroan eta abenduan argitaratuko direla gainerako deialdien onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak eta destinoen behin betiko esleipena barne hartzen dituzten Ebazpenak. Ebazpen horiek 2017ko Lekualdatze Lehiaketa web orrian argitaratuko dira, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere. Lanpostu-kentze eta -jabetze izapideak, berriz, 2019ko urtarrilaren bigarren hamabostaldian egingo dira.

Destinoaz Jabetzeko Prozedura. Epeak:

Jatorriko destinoa uzteko: EHAAn behin betiko esleipena argitaratu eta hurrengo 3 egun baliodunetan.

Destino berriaz jabetzeko:

  • Jatorriko destinoa eta destino berrria herri berean badaude: destinoa utzi eta hurrengo 3 egun baliodunetan. (*)
  • Jatorriko destinoa eta destino berrria herri desberdinetan badaude: destinoa utzi eta hurrengo 5 egun baliodunetan (*)
  • Osasun-zerbitzu aldaketarik gertatuz gero: destinoa utzi eta hurrengo hilabetean.(*)
  • Zerbitzu aktibora itzuliz gero: behin betiko esleipena EHAAn argitaratu eta hurrengo hilabetean.
  • Laneko destinoa zerbitzu-eginkizun edo aldi baterako barne-sustapen bidez lortzen bada: lanpostu-uztearen egunaren osteko hurrengo lanegunean.
  • Laneko destinoa aldi baterako atxikipen bidez lortzen bada: behin betiko atxikipena EHAAn argitaratzen den egunaren osteko hurrengo lanegunean.

(*) Destinoan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean jardunez gero, aurreko epeak konputatzeko kontuan hartu beharko da behin betiko esleipenaren unean duen destinoaren kokapena.

Destinoaz Jabetzeko Prozedura. Dokumentazioa:

Destinoa uzteko eskabidea:

Esleipedunak izan diren partehartzaileak betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, behin-betiko ebazpena argitaratu eta hiru egun balioduneko epearen barruan. Horretarako atal honetan agertzen den destinoa uzteko eskariaren eredua bete beharko dute. Eredu hori inprimatu zure datuak bete ahal izateko eta zure zerbitzu erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu lehen aipatutako epean. Eredua ikusteko, sakatu hemen.

Destinoaz jabetzeko: aldez aurretik destinoko zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan hitzordua eskatu behar da eta lanpostuaz jabetzerakoan dokumentazio hau aurkeztu beharko da baldin eta destinoko Zerbitzu-erakundeak aurretik ez badu:

  • NANa edo pasaportea edo gidabaimena.
  • T.I edo Gizarte Segurantzako afiliazio-txartela.
  • Lortutako azken destinoaren izendapena eta jabetzea.
  • Jatorriko destinoa uztearen kopia, hala badagokio.
  • Zinpeko aitorpena eta konfidentzialtasun-konpromisoa beteta. Ez bada aurkezten, Pertsonaleko Zuzendaritzak emango du lanpostuaz jabetzerakoan.
  • Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emandako azterketa medikoaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako edo Osasuneko autonomia zerbitzuetako Erakunde Sanitarioetatik edo zerbitzu aktiboa ez den beste administrazio-egoera batetik datozen pertsona esleipendunen kasuan.
  • Erantzukizunpeko deklarazioa, Adingabekoaren Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzearen eta Sexu-delitugileen erregistro zentraletik egiaztagiria eskuratzeko baimena, hori aurkezten ez bada, destinoko Zerbitzu-erakundeak emango baitu. Bestela, Sexu-delitugileen erregistro zentralak ziurtagiri negatiboa eman beharko du, destinoko Zerbitzu-erakundeak identifikatutako adingabekoekin ohiko harremana inplikatzen duen destino bat esleitzen bazaio esleipendunari, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenarekin bat etorriz.

Osakidetzaren 2017ko Lekualdatze-lehiaketaren webgunea