URDULIZ: LAN BALDINTZA PREKARIOETARAKO OSAKIDETZAKO LABORATEGI BERRIA

2018/01/11
Azkenekoa: Oskidetzak erabaki du txandakako lanaldiagatiko osagarria ez ordaintzea, Akordioaren arabera, horretarako eskubidea daukaten langileei

ELAtik salatu izan dugun bezala, Urdulizko ospitaleko irekierak ez du ezer onik ekarri ez gaixoentzako, ez langileentzako. Azkeneko hauen kasuan, Osakidetzak erabaki du Lan-Baldintzak arautzen dituen Akordioa zakarrontzira botatzea. Besta gauzen artean, Osakidetzak, bere nahi eta beharren arabera aldatu izan ditu langileen lan karteldegiak eta behinbehineko kontratazio zerrendak ez ditu errespetatu izan, zerrenda horien parte diren langileen eskubideak urratu dituelarik. Hau egiten duen bitartean, hedabideetan azaltzen da bere gardentasuna adieraziz, baina ondo dakigu praktikan, gardentasun hori, erabateko iluntasuna dela. Baina, jadanik, beste urraketa bat daukagu mahai gainean: Osakidetzak ez die ordaindu nahi txandakako lanaldiagatiko osagarria, Akordioaren arabera, horretarako eskubidea daukaten langileei. Hau egiten ari den bitartean, zalapartahandiz gauzatu du ospitalizazio solairuaren irekiera esanez, langile berrien sarrera suposatuko duela. Eta beste behingoz esan behar dugu Osakidetzak uzten digun aukera bakarra dela epaitegietara joatea, jadanik egin izan dugun moduan. Gogorarazi behar dugu, gainera, Osakidetzak, langileen eskubideak urratzeaz gain, bere jokabidearen bitartez, zergadun guztien dirua xahutzen duela, ordaintzera behartzen dizkion epaiak bete behar dituenen, gai honekin gertatu izan den bezala. Horregatik, Osakidetzako arduradunei dei bat egin nahi diegu beraien jokabidea zuzendu dezaten eta Lan-Baldintzak arautzen dituen Akordioa bete dezaten bere puntu guztietan. Arduradun hauen itxurakeria salatu nahi dugu, indarrean dauden akordioak betetzen ez dituzten bitartean, hedabideetan azaltzen dira esanez akordio berri bat negoziatu eta sinatu nahi dutela.