"Haizearen kontra goaz, horregatik are indar handiagoz mobilizatu behar dugu"

2021/10/04
Ponentziaren eztabaida eta bozketa azaroaren ELAk azaroaren 24ean eta 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duen XV. Kongresuaren puntu nagusietako bat da. Ponentziak sindikatuaren helburu estrategikoak finkatzen ditu eta egungo eta etorkizuneko eztabaida eta lan ildoak jasotzen ditu. Mitxel Lakuntza eta Amaia Muñoa idazkari nagusiak eta idazkari nagusiaren albokoak, hurrenez hurren, nabarmendu dute Ponentziak eztabaida kolektiboa piztu nahi duela, eta horretarako eztabaida orokorrerako proposamenak eta zuzenketak egin beharko direla.