ELAren Batzorde Eragile berriaren proposamena parekidea da, lehen aldiz
2021/10/04
ELAren XV. Kongresu konfederalean datozen lau urteetan zuzendaritza osatuko duten Batzorde Eragileko kideak aukeratuko dira. Kongresuan zuzendaritza berriaren proposamena onartzen bada belaunaldi berri bat sartuko da zuzendaritzan eta, lehenengo aldiz, Batzorde Eragile parekidea egongo da.
Sindikatua etengabeko eraldaketa prozesuan dagoela azpimarratzen du ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak. Berebiziko garrantzia ematen dio belaunaldi erreleboak eta genero aldaketa egiteari. “Gaur egun ELAren zuzendaritza ez da ulertzen hautu horiek kontutan hartu gabe, dio irmo.