Ingeteam Power Technology (Sesma)

Elkarretaratzea egin dute hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

2024/11/27
Batzorde osoak beste elkarretaratze bat deitu du ostegunean, 14:00etan, enpresaren aurrean, lan baldintzak hobetu eta KPIren gainetik soldatak igoko dituen hitzarmen propioa eskatzeko.

Ingeteam Power Technology Sesman (Nafarroa) dagoen enpresa bat da, eta honako hauek fabrikatzen ditu: turbina eolikoetarako bihurgailuak, eguzki inbertsoreak, biltegiratze sistemak eta hidrogeno berdea ekoizteko sistemak, eta ibilgailu elektrikoen kargagailuak.

500 langile inguruk egiten dute lan bertan, eta gaur elkarretaratzea egin dute enpresaren parean, hitzarmen propio baten negoziazioan aurrerapenik ez dagoela salatzeko. Enpresa batzordeak deitutako kontzentrazioa, ELAko 6 ordezkarik, UGTko beste 6k eta LABeko 5ek osatua, enpresak negoziazioko 8 hilabeteetan negoziatzeko borondaterik ez duelako izan da.

Hau da mobilizazio egutegi baten lehen urratsa, ostegunean, hilak 28, 14:00etan, enpresan egingo den beste elkarretaratze batekin eta aurrerago beste ekintza batzuekin jarraituko dute.