Albisteak

Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek greba luzatu dute abenduaren 1era arte

2022/11/28

TAOko eta Gipuzkoako garabietako langileek greba abenduaren 1era arte luzatzea erabaki dute, patronalaren eta udalaren blokeoari aurre egiteko. Erabakia patronalen eta udalen mespretxu-jarrerari emandako erantzuna da. ELAk eta LABek ohartarazi dute, halaber, abenduaren 1eko bileran negoziazioan aurrerapausorik ez badago, mobilizazioek aurrera jarraituko dutela.

Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritzako langileak greba arrakastatsua egiten ari dira Black Friday egunean

2022/11/25

Gipuzkoako eta Bizkaiko merkataritzako langileak greba eguna dute gaurkoa, ELAk deituta Gipuzkoan (Ehungintza), eta ELA eta LABek Bizkaian (Orokorra, Ehungintza, Zapata eta larrugintza). Eta arrakastaz ari dira egiten. Batez ere kate handienetan ari da eragina izaten. Bizkaian, esaterako, honako dendetan: Cortefiel, Springfield, Woman secret, Oysho, Ikks, Merkalcalzados, edo Bobolik ateak itxi dituzte, eta H&M, Parfois , Stradivarius eta Bershka dendetan oso jende gutxirekin aritu dira lanean. Gipuzkoan ere azpimarratu behar da oso langile gutxirekin zabaldu dituztela dendak, eta kate handienetako dendetan bereziki izan duela grebak eragina.

Mitxel Lakuntza: "Soldata eta pentsioen erosahalmena defendatzen ari gara, eta prestazio sozial duinak aldarrikatzen ditugu"

2022/11/19

Gaur, azaroak 19, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, 15 000 pertsona baino gehiagok egin dute bat aberastasuna banatu eta lan, pentsio eta zerbitzu publikoen defentsan antolatuko mobilizazioekin. Deialdiak deitu dituztenen artean, ELA, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta beste hamaika sindikatu eta eragile izan dira.

Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek greba luzatuko dute, azaroaren 27ra arte

2022/11/17

Patronalaren eta udalaren blokeoa ikusita, Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute, gutxienez azaroaren 27ra arte, hitzarmena defendatzeko eta negoziazio aktibatzeko. Hala erabaki dute batzarrean, ELAk, CCOOk eta LABek babestuta. Orain arte 13 egun bete dituzte greban. Aldarrikapen nagusiak dira KPIren araberako soldata igoerak eta urteko 1.592 lanordu bermatzea. Izan ere, egun hauetan guztietan ez da mugimendurik izan. Sindikatuen ustez, “dramatikoa” da administrazio publikoek ez erantzutea sindikatuek behin eta berriz egindako bilera eskaerei.

Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroan 35 hezitzaile plaza sortzeko beharra onartu du Eusko Jaurlaritzak

2022/11/16

ELAk azken urteetan 27 demanda judizial egin eta aldeko epaiak lortu ondoren, Funtzio Publikoaren txostenak 85 hezitzaile behar direla aitortzen du, hau da, orain dauden baino 35 hetzitzaile gehiago. ELAk positibotzat jotzen du plaza berriak sortzeko beharra aitortzea, horrek langileak gehiegizko lan- eta ordu-kargetatik askatuko bait ditu; horrela, zerbitzua antolatzeko aukera izanik, zentroan artatzen diren adingabe eta gazteei erantzun hobea emanez.

Gipuzkoako TAOko eta garabietako langileak grebara, azaroaren 9tik 16ra

2022/11/08

ELAk, CCOOk eta LABek deituta, TAOko eta Gipuzkoako Garabietako langileak greban izango dira azaroaren 9tik 16ra, beren hitzarmena defendatzeko. Aldarrikapen nagusiak dira KPIari lotutako soldata igoerak bermatzea eta 1.592 lanordu izatea. Sindikatuek aurreratu dutenez, akordiorik lortu ezean, mobilizazioek aurrera jarraituko dute. Sei eguneko grebaren ondoren, sindikatuek salatu dute administrazio publikoek ez dutela beren gain hartu nahi gatazkan duten erantzukizuna, nahiz eta udalak izan kontratatzaileak eta, ondorioz, zerbitzuaren arduradunak. Grebalariek behin baino gehiagotan eskatu diete bilera udal arduradunei, baina ez dute erantzunik jaso.

Andoaingo Antex Fibres enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gertatutako lan heriotza eta lan istripu larria salatzeko

2022/11/04

Andoaingo Antex Fibres SL enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, joan den astean enpresan izan ziren bi lan-istripuak salatzeko. Hiru eguneko tartean, bi langilek lan-istripu oso larriak izan zituzten. Haietako bat makina batek harrapatuta hil zen. Heriotza berri honekin, gutxienez 66 langile hil dira Euskal Herrian 2022an, horietako 21 Gipuzkoan.

Astigarragako Cotronic-eko langileek 12 greba egun egin dute enpresak ezarri nahi duen lan baldintzen aldaketaren aurka

2022/11/04

Astigarragako Cotronic enpresako langileek 12 greba egun egin dute gaur, enpresak ezarri nahi duen Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketaren aurka. Movistarreko azpikontrata den enpresa honek, ezarri nahi duen LBFAak, astean 5 egun lan egitetik 6 egun lan egitera pasatzea suposatuko luke, larunbatetan lan egin beharko luketelarik inolako ordainsaririk gabe. Honez gain jaiegunetan guardian egotera behartu nahi dituzte langileak, eta zerbitzurik sortuko ez balitz ez litzateke soldatarik ordainduko. Amaitzeko dieten kobroa ezabatu eta lanaldi zatitua ezarriko luke aldaketak.

Akordioa CIE Legazpin

2022/11/02

CIE Legazpiko (Gipuzkoa) enpresa batzordeak (ELA, LAB eta UGT) akordio bat lortu du, gutxienez 200 langilez osatutako plantilla propioa izateko, kontratazio berriak egiteko eta errelebo kontratua aplikatzeko. Akordioa irailean egindako hiru eguneko grebaren ondoren iritsi da, eta azaroaren 2tik aurrera greba mugagabea iragarri ondoren. Akordioaren bidez, azken urteetako etengabeko enplegu galera irauli eta kalitatezko enplegu egonkorra sortu nahi da, batez ere, Legazpiko lantegian azken urteetan egindako inbertsioak kontuan hartuta.

Greba arrakastatsua Gipuzkoako TAO eta Garabiak zerbitzuetan

2022/10/28

ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deituta, greba arrakastatsua egiten ari dira Gipuzkoako TAO eta Garabiak zerbitzuetan. Horrela, plantillek berretsi egin dute ASESGA patronalari blokeoa amaitzeko egindako deia. Era berean, udalei inplikatzeko eskaera luzatu diete.

Bi lantegi saltzeko iragarpena beste urrats bat dela Gamesaren zatiketan

2022/10/28

Siemens Gamesak orain gutxi jakinarazi du Espainiako Estatuko 8 ekoizpen lantegi saldu nahi dituela. Tartean, Mungiako eta Asteasuko lantegiak. ELA kezkatuta agertu da iragarpenarekin, jokoan jarri lezakeelako enpresaren etorkizuna. Gainera, salmenta horrek Gamesa Electric Gearbox eta Gamesa Energy Transmission enpresen bulegoetako lanpostuak ere arriskuan jartzen ditu bai Zamudion, bai Nafarroan. Hasierako inbertsio publikoa bertan behera uzteak enplegua suntsitzea eta ziurgabetasuna ekarri du.

Astigarragako Cotronic enpresako langileek greba mugagabea hasi dute lan-baldintzak defendatzeko

2022/10/24

Astigarragako Cotronic enpresako 36 langileek greba mugagabea hasi dute gaur, enpresak ezarri nahi duen Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketaren aurka. Aldaketa horrek lanaldian aldaketak eragingo lituzke, eta langile guztiek larunbatetan lan egin beharko lukete, dietak kobratzea galduko lukete eta lanaldi zatitua ezarriko lukete. Cotronic Movistarren azpikontratatutako enpresa bat da, eta telekomunikazio-sareak eraikitzeaz arduratzen da.

Anbulantzia bateko osasun-langile bati eraso egiteko beste ahalegin bat

2022/10/10

Anbulantzietako langile batek paziente baten lekualdaketan jasandako azken erasoaren ondoren, ELAk berriro eskatu du segurtasun arloan jarduteko protokolo bateratuak, Osasun Sailak eta Herrizaingo Sailak anbulantzien sektorean lan egiten duten pertsonak babesteko. ELAk aspalditik salatu du egungo protokoloak ez direla nahikoak.

Ez da baztertzen greba egun gehiago deitzea Gipuzkoako Arte Grafikoetan, patronalak ez badu urratsik egiten

2022/10/06

Gipuzkoako Arte Grafikoetako langileek orain arte deitutako laugarren eta azken greba eguna izan dute. Beste behin ere, ELAk patronalari eskatu dio egin dezala eskaintza serioa. Sindikatuak berretsi du ezinbestekoa dela sektoreko langileen erosahalmenari eustea, eta berretsi du ez aplikatzeko klausula marra gorria dela negoziazioan. Aurrerapausorik egon ezean, ez da baztertzen greba egun gehiago deitzea.

Hirugarren greba eguna Gipuzkoako Arte Grafikoetan

2022/10/04

Gipuzkoako Arte Grafikoetako langileek ELAk eta LABek deitutako hirugarren greba egunean parte hartu dute. Patronalari leporatu diote negoziatzeko borondaterik ez izatea, ez baitu urratsik egin gatazka konpontzeko. Izan ere, 2022ko hasieratik irekita dagoen negoziazio mahaia ez da berriro bildu maiatzetik. “Benetako negoziazioa bultzatzen saiatu arren, patronalak ez du eduki seriorik eskaintzen. Ez da bermatzen KPIa, eta ez da sartzen ez aplikatzeko klausula”, deitoratu dute sindikatuek. Patronalak eskaintzarik egin ezean, datorren ostegunean, urriaren 6an, beste greba egun bat egingo dutela adierazi du ELAk. Gaurkoan -aurrekoak irailaren 27an eta 29an izan ziren- langileek elkarretaratzea egin dute Tolosako Triangulo plazan.

6.500 langile, Gipuzkoako Aldundiak bahituta

2022/10/01
Aintzane Orbegozo

Jakina denez, uztailaren 20an, egoitzen sektoreko hiru patronalek eraginkortasun mugatuko hitzarmena sinatzeko akordioa lortu zuten UGTrekin (ordezkaritzaren % 8), langile gehienek duela lau urtetik sektore osoaren baldintzak benetan hobetuko dituen eta soldata- eta genero-arrakalarekin amaitzeko benetako urratsak emango dituen hitzarmenaren bila egiten ari diren greba “leherrarazteko” helburu bakarrarekin. Gainera, akordioak kanpoan uzten ditu langileen % 40, haien patronalak (Matia) ez baitu sinatu, eta atxiki gabeko beste enpresa batzuei ere ez zaie aplikatzen.

Legazpiko etxez-etxeko langileek mobilizazioak hasi dituzte lan hitzarmen duin baten alde

2022/09/29

Legazpiko etxez-etxe zerbitzuko eta Meazti etxeko langileek mobilizazioak hasi dituzte lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Zerbitzu publiko hau udalak Eulen Servicios Sociosanitarios enpresari dauka esleitua eta euren hitzarmena negoziatzen ari dira. Enpresa honek izugarrizko mozkinak ditu baina langile gehienak, emakumeak, kontratazio partzialak izanik, hilabete bukaeran etxera eramaten duten soldata bataz-beste ez da 1000 eurotik gorakoa.

Gipuzkoako Arte Grafikoetako langileek bi greba egun egin dituzte jada

2022/09/29

Gipuzkoako Arte Grafikoen sektoreko langile askok elkarretaratzea egin dute hitzarmenaren alde Adegi patronalaren egoitzaren aurrean. Patronalaren eskaintza onartezina da eta sindikatuek konbokatuta dituzten lau greba egunetatik bigarrena burutu dute gaur sektoreko langileek. Hurrengoak urriaren 4an eta 6an egingo dute.

Gipuzkoako erresidentzietako langileek salatu dute Aldundiak akordio diskriminatzailea eta antidemokratikoa babestu duela

2022/09/26

Gipuzkoako erresidentzietako langileek, ELAk deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian. Mobilizazioaren bukaeran, Aldundiari leporatu diote gutxiengoan sinatutako akordio bat babestu izana. Izan ere, ordezkaritza sindikalaren %8k bakarrik sinatu du hitzarmena. “Aldundiak ez du errespetatu sektoreko langileen gehiengoaren borondatea. Helburu bakarra dauka: 260 greba egun baino gehiago daramatzaten langileak amore ematera bultzatzea”, salatu dute grebalariek.

ELAk Gipuzkoako egoitzen hitzarmena inpugnatuko du EAEko Auzitegi Nagusian, diskriminatzailea eta antisindikala izateagatik

2022/09/19

ELAk erabaki du EAEko Auzitegi Nagusian inpugnatzea UGTk sektoreko hiru patronalekin gutxiengoan sinatutako Gipuzkoako Egoitzen hitzarmena, diskriminatzailea eta antisindikala dela iritzita. Horretarako, eta lehen urrats gisa, ELAk EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari eskatu dio indarrik gabe utz dezala UGTk eta patronalek langile guztiei ezarri dieten hitzarmenari atxikitzeko epea. Sindikatuaren ustez, testuak baldintzak hobetzeko 260 eguneko greba egin duten langileek amore ematea baino ez du bilatzen.