Eredu Alternatiboa Austrian eta Norvegian

Badira Europan adineko pertsonak zaintzeko beste eredu bat posible dela frogatzen ari diren lekuak. Adibidez, Burgenlandeko (Austria) gobernu probintzialak , 2024tik aurrera adinekoen egoitza guztiak irabazi asmorik gabeko enpresek soilik kudeatu ahal izango dituztela ezarri zuen 2019an. Zaintzak “zerbitzu publikoen parte dira, umeen zaintza eta hezkuntza bezala”.

Norvegiako udalerri askok gauza bera egiten dute. Enpresa pribatuei egoitzak kudeatzeko emandako esleipenak amaitu zirenean, Oslok, Bergenek eta Stavangerrek, adibidez, ez zuten luzapenik eman, eta beraiek hartu zuten zentroen kudeaketaren ardura. Enpresa pribatuak onak dira gizartearentzat, “baina arriskutsuak dira laguntza-zerbitzuak kudeatzen dituztenean”, adierazi zuten erabaki hori hartu zuten arduradun politikoek. “Azken finean, beraien helburu nagusia jabeentzat irabaziak lortzea da, ez osasun- eta laguntza-zerbitzuak kudeatzea, ezta gizarte jasangarria bultzatzea ere”. 

Aztertuko al dituzte Europako beste herrialde batzuek Austriako Burgenlandeko edo Norvegiako Osloko adibideak? Etorkizuna ez dago idatzita, baina egungo joera argia da: multinazionalen negozioa etengabe hazten ari da, neurri handi batean berenganatzen dituzten funts publikoei esker; aldiz, langileen kexak ugaritu egiten dira Europa osoan, eta egoiliarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea ahultzen ari da.