Demokraziaren aldeko kontraboterea

Aurtengo Maiatzaren Lehena oso berezia izango da Txikirentzat. Horregatik, langile klaseak dauzkan erronkak azpimarratu nahi ditu, enpresen munduan zein soldatarik gabeko lanetan. Mundua zeharkatzen duten haizeak kezkagarriak dira, baina ELAk erabaki du aurrez aurre jartzea. Pobreziari gerra deklaratu dio sindikatuak, eta lelo horrekin ospatuko du aurtengo Maiatzaren Lehena (Bilbon eta Iruñean, ohikoa den bezala).

“Hemen, soberan inor ez” askoz harago doa, berriki aurkezturiko Legegintzako Herri Ekimenaren leloa ere delako.

“Etorkizuna gaur bertan zer egingo dugunaren araberakoa izango da; ardura hori daukagu. ELAk -jarraitzen du Muñozek- oso garbi dauka kontrabotere sendo bat eraiki behar duela, eta gure jendea babesteko identitate bat indartzeko beharrean gaude. Bide batez, demokrazia defendatu behar dugu, hori dena borroka berean uztartuz. Hau da klase jarrera bat, ezinbestekoa. Gainera, gauzak modu kolektiboan egiten badituzu, zoriontsuagoa ere izanen zarela  kontuan hartu behar dugu”.

Dena den, hori da alternatiba bakarra: indibidualismo eta berekoikeriari aurre egiteko benetako konpromisoa.