Lana birpentsatzen

Shit job-ak edo lan zikinak inork egin nahi ez dituen lan txarrak dira, gaizki ordainduak daudelako eta duintasunik eta errespeturik gabe egiten dituztenak direlako. Gehienetan, lan horiek funtsezkoak dira: pertsonak batetik bestera eramatea, gauzak eraikitzea, mendekotasuna duten pertsonak zaintzea...

Aitzitik, bullshit jobs edo zentzurik gabeko lanak, ezertarako balio ez dutenak, askotan, ondo ordaindutako lanak dira, onura pertsonalak ekartzen dituztenak, jendeak pertsona garrantzitsu bat bazina bezala tratatzen baitzaitu, ezinbesteko zerbait egiten ariko bazina bezala, nahiz eta zuk benetan badakizun hori ez dela horrela.

David Graeber ziur zegoen erraza izango zela egiten ari garen lanen erdia ezabatzea, eta horrek ondorio positiboak izango zituela denetan.

Bere liburuan, ekonomialari eta antropologo hau lana birpentsatzearen alde agertu zen. “Ekoizpena” eta “kontsumoa” ordez “zaintza” eta “askatasuna” jartzea proposatzen zuen. Norbait zaintzea, azken batean, beste pertsona bat mantentzera edo haztera bideratutako ekintza da, edo beste pertsona baten askatasuna areagotzera bideratutakoa, gurasoek euren haurrak zaintzen dituzten bezala.