Genero ekitate plana

“Emakumeek arazo zehatzak dituzte, eta konpontzeko estrategia zehatzak jarri ditugu martxan”

AMAIA: Berdintasuna gai estrategikoa da ELArentzat. Horregatik sindikatuak duela hainbat urte genero ekitate plana jarri zuen indarrean. ELA uneoro bere burua garatzen ari den sindikatua dela azpimarratzen dute Mitxel Lakuntzak eta Amaia Muñoak, eta berdintasuna eraikitze prozesu horretan funtsezkoa dela diote.

“Estruktura bat eraikitzen ari gara eta etorkizunean gauza asko jarri beharko ditugu martxan berdintasunaren bidean aurrera jarraitzeko. Sindikatua eraldatzeko hautu argia dugu, hori delako gauzarik koherenteena. Berdintasuna oso lotuta dago sindikatuarekin eta bere helburuekin. Berdintasunaren aldarrikapenean, noski, genero berdintasuna sartzen da”, dio Lakuntzak.

“Orain arte egin dugun ibilbidea –gaineratzen du Muñoak– oso zorrotza izan da, eta kontziente gera zorrotza izaten jarraitu beharko duela. Pozik gaude egin dugun ibilbidearekin, baina badakigu bide luzea geratzen zaigula. Hau egiten dugu berdintasunaren alde konprometituta gaudelako”.

Genero Ekitate Planaren helburua emakume langileek bizi duten egoerari hobeto erantzutea dela dio idazkari nagusiak. “Sindikatuak lan-mundura eta gizartera begiratzen duenean begirada hori ezin da neutroa izan. Emakumeek arazo zehatzak dituzte, eta arazo horiek konpontzeko estrategia zehatzak jarri ditugu martxan. Eta, tresna eta baliabide propio eta berri horiek martxan jarri ahal izateko barrutik aldaketa egin beharra dago lehenago”.