“Belaunaldi berri bat sartuko da zuzendaritzan”

ELAk 2019 apirilean Ez-ohiko Kongresua egin zuen Donostian, sindikatuko zuzendaritza berritzeko. Azaroan datozen lau urteetan zuzendaritza osatuko duten Batzorde Eragileko kideak aukeratuko dira. Nazio Batzordeak ekainaren 24ean publiko egin zuen bere proposamena, Mitxel Lakuntza buru duena.
Sindikatua etengabeko eraldaketa prozesuan dagoela azpimarratzen du Lakuntzak. “ELAn beti garrantzi handia eman diogu erreleboak ondo egiteari eta taldeak osatzeari, honek asko baldintzatzen duelako gure egunerokotasuna. Belaunaldi erreleboak eta genero aldaketa ezinbestekoak dira. Gaur egun ELAren zuzendaritza ez da ulertzen hautu horiek kontutan hartu gabe. Kongresuan zuzendaritza berriaren proposamena onartzen bada belaunaldi berri bat sartuko da zuzendaritzan. Lehenengoz Batzorde Eragile parekidea egongo da. Aspaldian hasitako bidean urrats berri bat da”.