GARAI BEREZIETAN, EZOHIKO KONPONBIDEAK

Administrazio publikoko milaka langileren egoera ez dago batere argi. Horregatik, ELAren ustez, sektore publiko osoan kontsolidazio prozesuak bultzatu behar dira, behin- behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 65.000 langileren lanpostua bermatzeko. Eta gaur egungo legeek prozesu masibo eta bermatzaile horiek eragozten badituzte, legeak aldatu beharko dira.

Madrilen eta Gasteizen sektore publikoaren aldi baterako kontratazioari buruzko lege-aldaketak planteatzen ari dira. Ematen ari diren eta Nafarroan ere eman daitezkeen arau-aldaketa horiek baldintzatzea da ELAren helburua.

Arduragabekeria litzateke ELAren aldetik erronka ez onartzea eta horri irtenbidea ematen ez saiatzea. Horregatik, gure herrialdeko indar politikoei eta Hego Euskal Herriko gobernuei eskatzen diegu konpromisoa har dezatela beharrezko kudeaketa guztiak egiteko, kontsolidazio prozesuak egin ahal izateko beharrezkoak diren lege-aldaketak

egin daitezen. Prozesu horiek esparruz eremu negoziatu beharko dira gehiengo sindikalarekin.

Onartezina litzateke euskal alderdi politikoek aldi baterako enplegua sendotzeko mekanismo eraginkorrik ez duen erreforma babestea.

Administrazio publikoko milaka langileren egoera ez dago batere argi. Horregatik, ELAren ustez, sektore publiko osoan kontsolidazio prozesuak bultzatu behar dira, behin- behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 65.000 langileren lanpostua bermatzeko.