GARAIZ GAUDE ERREFORMAK BALDINTZATZEKO

Epainiako Gobernua ez dago egoera errazean. Eskuina hura botatzeko estrategia garatzen ari da, eta Sanchezek egin nahi duen lege bakoitza gobernagarritasun blokearekin negoziatzen dituen babesen menpe dago; bloke horretan daude EAJ eta EH Bildu.

Madrilen dauden euskal diputatuei galdegingo diegu arbuia ditzatela goitik behera proposatutako murrizketak, exiji dezatela iraunkortasun faktorea kentzeko, baita honen ordez ezarri nahi den Belaunaldi-arteko Ekitate Mekanismo berria ere. Zuzenketak egiteko aldian gaude, eta estutu egingo ditugu horretarako hitza eman dezaten. Estutzeko aukera benetan daukagu. Euskal gehiengo sindikalaren eta pentsiodunen indarrarekin gehiengo batzuk baldintza ditzazkegu! Kontutan izan behar da ia inoiz ezagutu ez den abagune hau. Erreforma hauek bertan behera uztea berebiziko arrakasta litzateke.