Olatuak, itsasoan

8 arrazoi ingurumenaren ikuspegitik:
1. Donostiako korridore ekologikoen sarea narriatzea.
2. Landazabal atlantikoko ekosistema egoera onean mantentzen duen Donostiako eremu eskasetako bat degradatzea.
3. Eragin negatiboa 109 hegazti-espezieri, horietako 27 Espezie Mehatxatuen Euskadiko Katalogoan jasota egonik.
4. Antondegiko ugaztunen talde zabalari (18 espezie baino gehiago) kalte egitea.
5. Klima aldaketaren testuinguruan, lurraren artifizializazioa eta habitat naturalen azalera murriztea Donostian.
6. Jasangarria ez den eta natura-ingurunea zaintzearekin bateraezina den hirigintza eredua bultzatzea.
7. Energiaren eta uraren kontsumo arduragabea trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren testuinguruan.
8. Egoera onean dagoen landa-eremu baten eraldaketa, hurbileko elikagaiak ekoiztera bideratutako nekazaritza-lurrak suntsituz.
Surflarion 10 arrazoiak:
1. Ez dio surflarien eskaera bati erantzuten.
2. Enpresak badauka antzeko azpiegitura bat Aizarnazabalen.
3. Instalazio horietarako sarrerek prezio altua dute.
4. Surfaren artifizializazioa sustatzen du.
5. Dudazkoa da eliteko surflarien prestakuntzan lagun dezaketeela.
6. Ingurumen-ondorio oso negatiboak izango lituzke.
7. Masifikazioa areagotuko luke gertuko hondartzetan.
8. Aisialdirako eskaintzarekin dei-efektua egiten dute.
9. Itsasoaren aldamenean zentzugabea da erabat.
10. Garaiz gaude proiektu hau gelditzeko!