Martxoaren 8a, Greba feminista historikoa!

Historikoa. Ez dago Martxoaren 8 honetan mugimendu feministak deitutako greba definitzeko beste hitzik. Izugarria deialdiak izan zuen babesa, baita lan munduan ere. 24 orduz emakumeok lantokiak hustu eta kaleak bete genituen. Gainera, zaintza eta kontsumoa bezalako alorrak jo-puntuan jarri genituen. Azken finean, sistema kapitalista, hetereopatriarkal eta arrazista honen aurrean planto egiten ari gara. Eztabaida ezina da Martxoaren 8koa historikoa izan dela, baina borrokak aurrera jarraitzen du. ELAk, orain arte egin duen bezala, borrokan jarraituko du emakumeon ahalduntzearen alde, lan munduan eta lan mundutik kanpo. Bide onetik goaz. Zorionak eta eutsi!