Administrazio publikoek hartu beharko lituzketen premiazko neurriak

*Babes sozialerako bertako esparru publiko bat sortzea, Gizarte Segurantzaren eskumena ere barne hartzen duena. Mutualitate patronalen eskusartzeetatik kanpo izateko, eta lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak jakinarazteko iruzurra eragozteko.
*Osalan, ISPLN eta Lan Ikuskaritzako pertsonala Europako batez bestekoarekin parekatzea, gaur egun %60 beherago baitago.
*Lan-segurtasun eta osasunaren politika publikoetara bideratzen diren aurrekontu-partidak handitzea.
*Erregistroak sortzea eta kontrol eta jarraipen-ekintzak egitea hurrengo enpresa-mota hauentzat: altuerako erorikoak eta harrapatzeak gertatzeko arriskuko jarduerak egiten dituzten enpresentzat, eta baita agente kartzinogeno, mutageno eta toxikoekiko esposizioa duten enpresentzat ere. Horrelakoetan arauak bete diren egiaztatu beharko da, hala nola esposizioa duten langileen erregistroak ea betetzen diren, eta okupazio-ondorengo zaintza ere gauzatzen ote den.
*Lan-istripu larri eta hilgarriak gertatu direneko enpresak erregistratzea eta urtero argitaratzea, eta baita istripuen zergatiak eta erantzukizunak ikertu ere, epe jakin batzuen barruan.
*EAEko eta Nafarroako errepide-sareko puntu beltzak konpondu.
*EAEn desamiantatze-plan bat idaztea, Nafarroako Parlamentuaren eskariz egindakoaren antzera, non plana gauzatzeko behar diren erreserba-funtsak sortzeko modua jasoko den. Konpentsazio-funts bat sortuko da EAEko eta Nafarroako amiantoaren biktimentzat.
*Kontratazio publikoaren pleguetan bi azpikontratazio-maila baino gehiago debekatzea, eta lan-segurtasun eta osasunaren arloan lan-agintaritzak errekerimendu formalak egin dizkien enpresei kontratazio publikorako sarbidea ukatzea.
*Kontratazio publikoaren pleguetan beste betekizun hauek ere sartzea: enpresek, lan-segurtasun eta osasunaren arloan, egin behar dituzten gutxieneko inbertsioak, eta ordezkari sindikalen erabaki-ahalmena prebentzio-neurriak hartzerakoan eta bide-segurtasunaren planak prestatu eta aplikatzerakoan.
*Nafarroan abian den gertakari zelatariak jakinarazteko sarearen antzeko sistema bat EAEn ezartzea, lanbide-gaixotasunak jakinarazteko kopurua benetakoa baino txikiagoa izan ez dadin.