“Justizia sozialaren alde lerratzeko unea da”

Lander Garrok dokumentala egin eta ekoizteko ardura bere gain hartu du, profesional gisa, baina baita ere garai hartan intsumisoa izan zelako. “Dena den, dokumentalean isladatu nahi duena zera da: intsumisoa izan denak ez dio intsumisoa izateari inoiz utziko”.
“El documental es diverso, y refleja, también, el espíritu desenfadado y poco solemne del movimiento insumiso. Pero la represión fue muy real, de ahí el título de “2 años, 4 meses y 1 día”.
“Enkargua jaso nuenean, begiratzen hasi nintzen eta konturatu nintzen intsumisioari buruzko liburuak eta dokumentalik ia ez zeudela. Bestetik, orain egiteak, 20 urte igaro ondoren, badu bere alde ona, perspektibak asko laguntzen duelako: epe honetan oso garaipen gutxi lortu ditugu, baina porrot ugari. Agian, justizia sozialaren alde berriro lerratzeko unea iritsi da, eta bide honetan urrats gehien ematen ari dena feminismoa da”.
“Dokumentala oso intsumisoa da: anitza da (bakoitzak bere hizkuntzan hitz egiten du) eta mugimendu haren arima ‘askea’ eta ’antisolemnea’ isladatzen ahalegindu gara”. Baina azkenean, errepresioa benetakoa izan zen, eta agian horregatik dokumentalaren titulua: “2 urte, 4 hilabete eta egun bat”.