Konponbide bakarra: erreforma fiskala

Erreportajea IVÁN GIMÉNEZ

Aurreko guztia aintzat hartuta, ELAk uda baino lehen erreforma fiskala abian jartzea exijitu du, beste neurri batzuen artean, Sozietateen gaineko Zergan gutxieneko tasa efektibo erreala eta salbuespenik gabekoa %25ean ezartzea jasoko duena.

Horretarako, Eusko Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan berehala batzorde espezifiko bat abian jartzeko eskatu du, erakunde sindikalen eta sozialen parte-hartzearekin, erreforma fiskala eztabaidatzeko.

ELAk deitoratu egin du Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren edo Foru Aldundien borondate politiko eza, izan ere, haien esanetan, enpresek ezin izango lukete beren mozkinengatik zerga igoera jasan, eta datuek gezurtatu egiten dute hori.

Hori dela eta, benetako egoera fiskala gizarteratzeko kanpaina bat garatuko du, erakundeak eta alderdi politikoak interpelatuko ditu Hego Euskal Herrian zerga-erreforma premiaz egin dezaten, eta bilerak eskatuko ditu lehendakariarekin, ahaldun nagusiekin, EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin. ELAk datozen hilabeteetarako mobilizazioak ere iragarri ditu.