"Entretenimendu hutsetik deseroso izatera bueltatu behar dugu"

ALDAren lehen zenbakian Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy euskal aktoreak izan ditugu bidelagun. Eskuzabal eta natural. Halaxe jardun dira elkarrizketa osoan zehar. Euren eskutik, alfonbra gorria altxatu eta distirak itsututa ikusezin bilakatutako azpiko hautsak astindu ditugu. Itzali kamarak, ireki zentzumenak eta gozatu!