Euskal Herri osoan sobera inor ez

ELAko milaka langile atera ziren kaleetara Maiatzaren Lehenean

Aurtengo Maiatzaren Lehena aukera bikaina izan da feminismoak (M-8) eta pentsiodunek kalera eraman duten erreibindikazio oldea indartzeko. Parean daukagun erronka ez da nolanahikoa. ELAk erabaki du borrokatu egingo dituela pobrezia eta beldurra. Batik bat bestearenganako beldurra. ELAk behin eta berriz ozen esan zuen: Hemen inor ez da sobera.

ELAk gogoratu zuen Maiatzaren Lehenean euskal erakundeak krisia gainditu dugula diotela, baina gure gizartean pobrezia, prekarietatea eta desberdintasun sozialak areagotzen ari direla.

Bestalde, nahiz eta emakumeak biztanleriaren eta langile klasearen erdia izan, enpleguan eta enplegutik kanpo diskriminatuta jarraitzen dute, sistema bera delako genero zapalkuntzan oinarritzen dena.

Pobreen arteko gerra piztu nahi dutela ere gogoratu zuen ELAk. “Enplegua dutenak langabezian daudenen aurka; aldi baterako kontratua dutenak finkoen aurka; lanaldi partziala-lanaldi osoa; arlo publikoa-arlo pribatua; “paperak” dituzten migranteak eta ez dituztenak; prestazioak jasotzen dituztenak eta eskubiderik ez dutenak. Xenofobia eta eskuin muturreko posizioak zabaltzen ari dira mundu osoan zehar, baita langileen artean ere”. Era honetan, prestazio sozialak jasotzen dituztenak kriminalizatu nahi dituztela- eta pobreen arteko gerra piztu nahi dutela azaldu zen.

Ohi denez, ELA bi manifestazio antolatu zuen, bai Bilbon bai Iruñean, eta gero, bazkaria eta festa. Azpimagarria da ere bildutako jendea Baionan. Hor Bizi!ko gure lagunek berde koloredun bete zuten kaleak etorkinekin eta errefuxiatuekin elkartasunez.