M17, 1.500 euro baino askoz gehiago

Iritzia Iván Giménez
M17, 1.500 euro baino askoz gehiago
Martxoaren 17an greba orokorra deituta dago, aldarrikapen argi eta zehatz batekin: 1.500 euroko gutxieneko soldata hemen, Euskal Herrian, erabakitzea.

Hamarkadetan, aberastasunaren sorkuntza asko hazi da, baina banaketa gero eta bidegabeagoa da. Garatutako politika ekonomikoek, lan legedian eta babes sozialerako tresnetan inposatutako murrizketa eta erreformek, enpresak eta errenta handiek inoizko irabazirik handienak izatera eraman dituzte.

Langile klasearentzat, ordea, enplegua izateak ez du bermatzen duintasunez bizitzeko aukera. Egungo lan eta enpleguaren egituraketak prekaritatea normalizatu du, soldata txikiak hedatu dira, eta pobrezia egoerak eguneroko errealitate bihurtu dira milaka eta milaka langilerentzat. Testuinguru horretan, gainera, ezker politikoa ez da ari behar diren irtenbideak eta alternatibak proposatzen eta lantzen. Ezkerreko alderdi askok, diskurtso ustez aurrerakoi baten atzean, politika neoliberalak normalizatu dituzte, elite ekonomikoekin adostasunak bilatu eta apustu erabat instituzionala egin dute, mugimendu sozialetatik urrunduz.

Ekonomia ongi doala esateak herritarrak gero eta larriago bizidirenean edo lorpen handiak eta akordio historikoak lortu direla, horrek jendearen bizi arruntean apenas eraginik ez duenean, haserrea, frustrazioa eta etsipena sortzen ditu herritar askoren artean, eta alternatibarik ez dagoenaren ideia zabaltzen laguntzen du.

Egoera horrek ondorio politiko larriak ditu: herritarren lan eta bizi baldintzak okertzearekin batera eskuin muturra hauspotzen du. Alternatiba errealik ikusten ez denean, eskuin muturra zabaltzen eta hazten da, are gehiago, aldaketa eragin beharko luketen alderdiek egoeraren onurak saldu edo egoeraren larritasuna lausotzen dutenean. Eta egoeraren benetako erantzuleak agerian uzten ez diren heinean, krisiaren erantzukizuna kolektibo ahulenen gain jartzeko arriskua handitzen da, beldurra eta gorrotoa elikatuz.

Horregatik planteatu da Euskal Herrirako 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa. Elkarrizketa eta bide instituzional guztiak jorratu dira proposamena aurrera atera dadin, baina ate guztiak itxi dituzte. Horregatik, martxoaren 17an greba orokorra izango da.

Tener un empleo no garantiza la posibilidad de vivir dignamente. La actual estructura laboral y de empleo ha normalizado la precariedad, se han extendido los bajos salarios y las situaciones de pobreza se han convertido en una realidad cotidiana.