Pobretzearen aurka, neurri zehatzak
Energiaren eta erregaien garestitzeak azaltzen du prezioek berriro gora egin izana. Ez bakarrik orain, aspalditik dator: elikagaien prezioak % 36 baino gehiago garestitu dira azken bost urteotan, etxebizitza eta hipotekak bezala. Langile klasea pobretzen ari den honetan, zenbait enpresa egoeraz baliatzen ari dira mozkinak handitzeko. Adibidez, Ibex 35eko enpresek 39.380 milioi euroko irabaziak izan zituzten 2026ko lehen seihilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 20 gehiago.
Egoera horren aurrean, ELAk hamar neurri proposatu ditu, erosahalmena bermatzeko eta baldintza duinak ziurtatzeko.
Lehenik eta behin, soldatek gutxienez KPIaren pareko igoera izan behar dute, eta hitzarmenetako gutxieneko soldata
1.600 eurokoa izatea proposatu du. Horrez gain, Hego Euskal Herrirako 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzen jarraituko du.
Bigarrenik, prezioetan zuzenean esku hartu behar da. Erregaien, elektrizitatearen eta zenbait produktu energetikoren prezioak arautu behar dira. Aurreko esperientziek erakutsi dutenez, zerga murrizketek kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa aldi baterako merkatzea ekar dezakete, baina ez dute bermatzen enpresen irabazi marjinak bere horretan mantendu edo handituko ez dituztenik.
Egungo egoeraz baliatzen ari diren enpresek ekarpen handiagoa egin beharko lukete. Horregatik, energia enpresek, bankuek eta supermerkatuek lortzen dituzten aparteko irabazien gaineko zerga ezartzea proposatzen da. Zehazki, krisiaren aurreko batez besteko irabaziak baino % 25 handiagoak diren irabazien zatiari zerga gehigarria ezartzea proposatzen du.
Azkenik, Pradalesen eta Chiviteren gobernuek herritarren errenta erabilgarria babesteko tresna propioak dituzte. PFEZaren deflaktazio mekanismo automatikoa ezartzea proposatu du ELAk, KPIaren araberakoa. Horrela, prezioen igoera konpentsatzera ere iristen ez diren soldata igoerek zerga karga handiagoa eragitea saihestu nahi du.
Era berean, etxebizitzaren arloan etxegabetze guztiak geldiarazteko eta alokairuen igoerari muga jartzeko neurriak proposatu ditu. Horrez gain, gizarte prestazioak eta zuzeneko laguntzak indartzeko eskatu du, egoera ahulenean daudenak babesteko.
Para acabar con la pobreza, hacen falta medidas concretas, no la promesa de realizar estudios o buscar consensos. ELA propuso en septiembre 10 medidas básicas y realizables. Para empezar, el SMI propio de 1.500 euros mensuales, y el compromiso de no firmar convenios con salarios inferiores a 1.600 euros.