[Ti-ta!] MIKEL ARRANZ: Pepe Múgicarekin joango nintzateke afaltzera"
Zein da azkena ikusi duzun pelikula/telesaila?
Orain gutxi “Baron noir” telesail frantsesa ikusten hasi ginen. Sanchezek Iglesiasi gomendatu zion, kuriositatez jarri eta oso gustura ari gara ikusten. Politika kontuak kontatzen ditu eta intriga handia sortu digu guri.
Zure menu perfektua.
Ez naiz batere sibarita. Menua baino, konpainia nahiago. Alabak etxetik joan dira eta eurekin egonda, per-
fekto!
Zein pertsonaia historikorekin joango zinateke afaltzera?
Pepe Múgicarekin. Ze tipo umil eta jantzia.
Zein superbotere izango zenuke?
Ez dakit superboterea den, baina diziplina!
Zeri diozu beldurra?
Beldurtia izateari.
Zure zaletasunak?
Irakurtzea gustatzen zait, marraztea, mendian ibiltzea…
Zure lanak zer du berezia?
Goizeko kaleak ikustea. Oso jende anitza aurkitzen da goizetan eta zer pentsatua ematen dizu.
Zein da zure bizitzarako lema?
Gelditu gabe, jarraitu pedalei eragiten!
Euskal Herriko txokorik maiteena?
Urretxuko Irimo mendiaren punta.
Gogoan duzun manifestazio bat?
Aurtengo urtarrilaren 30koa. Donostiako jendetzarekin harrituta gelditu nintzen.
Urtea eta eguna: noizko Euskal Herri burujabea?
Burujabetza bat eta bakarra ez dagoela iruditzen zait niri, baina urtea jartzekotan… mende honetan bada konforme! Eta eguna… apirilaren 14an, Errepublikaren egunean izatea ederra litzateke!